Zenbait abesti sortu dizkiete Euskal Herriko txoko desberdinetatik. Aipatu mugimendutik jakinarazi dutenez, tartean, Seiurte taldekoek. “Berrizko rock talde beteranoak "Altxa Burua" abestia sortu du, Berrobiko (Gipuzkoa) 'Altxa Burua' mugimenduaren ekimenez”. Bigarrenik, Donostiako Zurriola ikastolako LH3 eta LH6ko ikasleek osaturiko Hi Su Ta Ke taldeak ere beste kanta bat sortu du. Aipatu mugimendutik gogorarazi dutenez, “Donostiako Zurriola ikastolako 'Tekno IZ' guraso taldea 'Altxa Burua Gipuzkoa' sareko partaide da”. Horrekin batera, “Zurriola ikastolak Altxa Burua mugimenduarekin atxikimendu aitorpena sinatu du, gure helburuen aldeko jarrera adieraziz”.
Azkenik, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ere jada kanta bat sortua dutela ere gogorarazi dute Altxa Buruako kideek. Mugimenduaren izena daraman abestia 2024ko “Zerua lapurtu dute” izeneko diskoan txertatu zuten eta bideoa ere kaleratu zuten urte hasieran. Kanta guztiok altxaburua.eus/abestiak/ webgunean aurkitu eta entzun ditzakezue.