Dantza mindfulness tailerra
Doako saio hau antolatu du Askatasuna plaza ondoan egoitza inauguratu berri duen Iñurri elkarteak igande honetan, ekainaren 1ean, 10:30-13:30 artean Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Usurbilgo Emakumeon Etxean. Hitzordua “minbizia pasa edo pasatzen ari diren pertsonentzat edota minbiziaren ondorioz norbait galdu edo minbizia duen pertsonaren bat zaintzen” ari direnei zuzendua egongo da.
Elena Aburuza-Gáyatri terapeuta psikoespiritualak eta praktika horren sortzaileak gidatuko du saioa. “Mugimendu kontzientearen eta erabateko arretaren bidez, zure buruarekin konektatzeko esperientzia batera gonbidatzen zaitugu. Berdin dio dantzan ari bazara edo geldirik geratzen bazara, garrantzitsuena tentsioak askatzea eta bizitza ospatzea da, gorputzaren eta bihotzaren askatasunetik”. Plaza kopurua mugatua izango da. Izena izaninurri.eus atarian eman ahalko da.
Furgobaratza
"Tutoretza eta produktu ekologikoen salmenta" eskaintzen duen zerbitzu ibiltaria da Furgobaratza, "aisialdirako baratze eremu publikoetan zehar mugitzeko sortu" zena, "baina baita mota ezberdinetako ekitaldi zein azoketan baratzegintza eta lorezaintza ekologikoa sustatzeko ere".
Tarteka Usurbila etortzen da, Agerrazpin kokaturko Usurbilgo Baratze Parkera. Maiatzaren 15ean izan zen tomateei buruzko tailerrarekin. Ekainaren 4an itzuliko da. "Bisita guztietan baratzezaintzarekin lotutako gai baten inguruko argibideak eta gomendioak eman ohi dituzte, eta lehenengo saioa tomateen ingurukoa izango da. Kimu Bat taldearena da Furgobaratza, eta udalarekin akordioa eginda, doako zerbitzua eskaintzen dute, herritar guztientzat", azaldu dute Usurbilgo Udaletik.
Ekainak 4, asteazkena
18:00-19:30 Gaixotasun eta izurrien tailerra.
Zehaztasunak: "Gaixotasun eta izurriei modu ekologikoan aurre egiteko aholku praktikoak emango dituzte".
Irailak 29, astelehena
18:00-19:30 Neguko baratza.
Zehaztasunak: "Urteko sasoi horretako barazkiak izango dira saioaren ardatz".
KzGunea
Maiatzaren 30era arte 09:00-13:00 artean irekiko dute KzGunea, aldiz, ekainaren 2tik aurrera, 16:00-20:00 artean. Honatx hurrengo asteotako ikastaroen berri:
-Ekainak 2-5, 18:00-20:00 “Facebook. Konektatu lagun eta senideekin”.
-Ekainak 6-11, 16:00-18:00 “LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu”.
-Ekainak 12-23, 16:00-18:00 “Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin”.
-Ekainak 24-30, 18:00-20:00 “Mekanografia. Ikasi hutsetik”.
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
UEU-ren 53. udako ikastaroa
"Irizpide agroekologikoak definitu eta gizarteratzeko tresnak: Berme Sistema Parte Hartzaileak"
Ekainak 19, osteguna
Potxoenean:
09:45 Harrera eta dokumentazio banaketa.
10:00-10:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena. Berme Sistema Parte-hartzaileen jatorria, testuingurua eta aukerak agroekologiaren bidean: EHKO, Ecovida, Ecollaures, Nature et Progrès…
10:30-12:00 Zigilu ofizialen eta BSP esperientzia ezberdinen arteko mahai-ingurua.
12:00-12:30 Atsedenaldia.
12:30-14:00 Lanketa: BSPen erabilera elikadura sareetan.
14:00-14:15 Jardunaldiaren agurra eta amaiera.
14:30-17:00 Talde-bazkaria.
Matrikulazioa eta informazio gehiago: ueu.eus atarian (5 euro).
Antolatzaileak: UEU eta EHKolektiboa.
UEU-ren 53. udako ikastaroen baitako Jakin Jardunaldia
"Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen
Ekainak 19, osteguna
08:45-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00-09:30 Sarrera: ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena: Haritz Azurmendi (Jakin), Aitor Bengoetxea (UEU), Agurtzane Solaberrieta (Usurbilgo Udala).
Kokapen teorikoa eta auzien aurkezpena:
9:30-10:30 Kooperatibismo lurraldetua Katalunian. Anna Gabriel i Sabaté (Politikaria eta Ateneu Cooperatiu de la Catalunya Central-eko kidea).
10:30-11:15 Kooperatibismo eraldatzailearen pentsamenduaren oinarriak. Enekoitz Etxezarreta (Ekonomian doktorea, EHUko irakaslea, GEZKI institutuko kidea).
Kaferako tartea.
11:45-12.30 Lankidetza publiko kooperatiboaren oinarriak eta erronkak. Arianne Kareaga (Giza Zientziak eta Hezkuntzan doktorea, MUko irakaslea, LANKI ikertegiko kidea).
12:30-13:15 Herrigintza kooperatiboa herri-agintaritzatik. Ion Muñoa Errasti (Eusko Jaurlaritzako Komunikazio eta Gizarte Berrikuntzako idazkari nagusia).
13:15-15:00 Bazkaltzeko tartea.
Proiektu kooperatiboen eta instituzioen elkarlanerako erronkak.
15:00-16:30 Mahai-ingurua : Korapilo eta askabide juridiko-administratiboak.
Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra (Udalbiltzako idazkari kontu-hartzailea).
Xabier Barinaga-Rementeria Zabaleta (Kide Aholkularitza)
Aitor Bengoetxea Alkorta (Zuzenbidean doktorea, EHUko irakaslea, GEZKI institutuko kidea. UEUko zuzendaria).
Moderatzailea: Mikel Valero (Hiritik At kooperatibako kidea).
16:30-17:30 Parte-hartze dinamika: Erronken jasoketa kolektiboa.
Ekainak 20, ostirala
Herri kooperatibak eta praktika kooperatibo eraldatzaileak.
9:30-10:30 Hitzaldia: Herri Kooperatiben ideia politikoa. Beñat Irasuegi Ibarra (Ekonomia Sozial Eraldatzailean aditua, Olatukoopeko kidea).
10:30-11:30 Solasaldia praktika kooperatiboetako kideekin I
Kaferako tartea
12:00-13:00 Solasaldia praktika kooperatiboetako kideekin II
13:00-14:15 Esperientzia-truke azoka (*13.45 Bea Egizabal umoregilearekin azokari itzulia).
14:30 Amaiera eta txotxa.
Matrikulazioa eta informazio gehiago: ueu.eus atarian (10 euro).
Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.