Boleiboleko bigarren talde bat ere txapeldunorde

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 28a, 09:09

Irudiak: Usurbilgo boleibol taldea.

Usurbilgo boleiboleko bi taldeek Gipuzkoako txapeldunorde izendatu dituzte azkeneko bi asteburuetan. Bestalde, kirol jarduera hau ezagutzeko aukera eskainiko dute ekainean.

Denboraldi amaiera gozoa bizitzen ari dira Usurbilgo boleibol taldeak. Bigarren asteburuan jarraian, Gipuzkoako txapeldunorde amaitu dute 2024-25 kirol urtea. Izan ere, taldetik berri eman dutenez, Gipuzkoako txapelketako finala jokatu zuten alebinek pasa den igandean Donostiako Manteo kiroldegian, Toloboleiren aurka. Gipuzkoako txapeldunorde izaten amaitu dute, aipatu moduan.




Infantilak ere Gipuzkoako txapeldunorde
Gogoan izan, bestalde, boleiboleko infantilen taldeak Gipuzkoako Ligako finala jokatu zuen duela bi asteburu Donostiako Pio Baroja kiroldegian. Bera-Bera izan zuten lehiakide. "Bost set jokatu eta partida orekatu baten ondoren, galdu egin zuten baina goraipatzekoa da egin duten denboraldia", nabarmendu digute taldetik. Gipuzkoako txapeldunorde izendatu zituzten.

Usurbilgo boleibola ezagutzeko aukera
“Emakumezkoen Euskal Ligan talde berria!” dutela jakinarazi dute Usurbilgo Boleibol taldetik. Ate irekien egunak antolatu dituzte ekainean:
-Euskal Liga 2, neskak eta Gipuzkoako jubenil femeninoa: ekainak 11 (16:30/18:30), ekainak 12 (17:00/19:30).
Izena emateko asmoa dutenek 693 240 235 telefono zenbakira deitzeko deia egin dute. Informazio gehiago usurbilboleibola@gmail.com helbidean jaso daiteke edota Oiardo kiroldegian.