Eskaintza
Musika txokoa, musika mintzaira, tronpeta, tronboia, saxofoia, biolina, perkusioa, kantu teknika, klarinetea, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, abesbatza eta talde instrumentalak.
Ordainketa
Plaza kopuruen zozketak egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ondoren, ikasleak adierazitako kontu korrontetik, ikaslea onartua izan den ikasgaien matrikulagatik ordaindu beharreko tasaren %10 kobratuko zaio ekaina bukaeran, %40 iraileko lehen astean eta %50 abendua hasieran.
• Plaza banaketaren arautegia aplikatuko da.
Matrikulen prezioak
Ikasgaiak, prezioak
• Musika Txokoa edo Musika Mintzaira, 150 euro.
• Txokoa/Mintzaira + Instrumentua, 300 euro (Panderoa: 240 euro) + 34 euro/hileko**.
• Instrumentua, 150 euro (Panderoa: 90 euro) + 34 euro/hileko**.
• Txokoa/Mintzaira + Instrumentua +Taldea, 300 euro (Panderoa: 240 euro) +39 euro/hileko**.
• Instrumentua +Taldea, 150 euro (Panderoa: 90 euro) +39 euro/hileko**.
Musika Mintzaira edo instrumentua egiten ez duten ikasleak
• Abesbatza bakarrik: 90 euro.
• Talde instrumentala bakarrik: 115 euro + 5 euro/hileko**.
• Abesbatza +talde instrumentala edo 2 talde: 120 euro +5 euro/hileko**.
** Hileko kuotak 10 hilabetetan ordainduko dira.
Hobariak
Familia ugarietan, izen-ematearen prezioan %40ko deskontua egingo zaio izen-emanda dagoen ikasle gazteenari (hileko kuotan ez dago deskonturik). Horretarako, familia ugariaren txartela eraman behar da bulegora. Unitate familiar bereko 3 senide edo gehiago izen-emanda dauden kasuetan, prezioan %40ko deskontua egingo zaio ikasle gazteenari (hileko kuotan ez dago deskonturik). Ikasle gazteenak bixkiak izanez gero, ikasle bati bakarrik egingo zaio deskontua.
Oharrak
• Instrumentua ikasten hasten direnen artean (tronboia, saxofoia, tronpeta edo biolina), nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira (tamaina eta abar), Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko zaizkie. Galdetu bulegoan edo bulegoa@zumarte.eus helbidean.
Instrumentuko ordutegiak
• Ikasle eta irakaslearekin behin-behineko ordutegiak bilera bidez adostuko dira.
Ordutegiak
Musika Txokoa
Musika Txokoa 1.1 (4 urte) Asteartea 16:45 – 17:45.
Musika Txokoa 1.2 (5 urte) Asteartea 17:45 – 18:45.
Musika Txokoa 1.3 (6 urte) LH-1 Osteguna 16:45-18:00.
Musika Txokoa 1.4 (7 urte) LH-2 Osteguna 18:00-19:15.
Musika Mintzaira
Musika mintzaira 2.1 maila LH-3
Astelehena - asteazkena 16:40-17:40. Kantu-Kantari 17:45-18:30.
Musika mintzaira 2.2 maila LH-4
Astelehena - asteazkena 17:40-18:40. Kantu-Kantari 16:40-17:25.
Musika mintzaira 2.3 maila LH-5
Astelehena - asteazkena 18:40-19:30. Kantu-Kantari, zehazteke.
Musika mintzaira 2.4 maila LH-6
Astelehena - asteazkena 19:30-20:20. Kantu-Kantari, zehazteke.
Abesbatzako taldeak
Zumarte Abesbatza
10 urte edo gehiago
Zehazteke.
Zumarte Gazte Abesbatza
Asteazkena, 18:30-20:00.