Zumartek 40 urte

Belaunaldiarteko kontzertua Zumarten

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 29a, 12:36

Udaberriko belaunaldiarteko topaketa egin dute, urtean bitan egin ohi duten moduan, ostegun honetan, berrogei urte betetako Zumarte Musika Eskolan.

Bitan elkartu ohi dira; urte amaieran, negu hasierako ospakizunen atarian eta orain, udaberri amaiera honetan. Belaunaldiarteko topaketa izaten da. Usurbilgo Eguneko Arreta, Eguneko Zentroa, Egurtzegiko egoiliarrak eta etxeko etxeko zerbitzua baliatzen duten 35 lagun izan dituzte bisitan oraingo honetan, gaur, maiatzaren 29an, berrogei urte bete dituen Zumarte Musika Eskolan.

Gunea bisitatzeaz gain, bertako musika instrumentuak erabiltzeko aukera izan dute; baten baino gehiagoren kasuan, txalapartari gisa jardun dira Kale Nagusiko egoitzan. Segidan, kanturako bildu dira eskolako irakasle eta ikasleekin.

Irudiotako emanaldi bateratu horrekin eman diote amaiera goizpasari.

Adi, 40. urtemuga betean segiko du Zumarte Musika Eskolak. Hona hemen, datozen deialdien berri:

Zumartek 40 urte
Maiatzak 26-30, astelehenetik ostiralera
2025-26 ikasturterako matrikulazioa. Informazio gehiago, zumarte.eus atarian.

Maiatzak 28-ekainak 1
40. urtemugako argazki eta bideo erakusketa Sutegiko erakustaretoan:
Asteazkena, osteguna eta ostirala: 17:30-20:00.
Larunbata: 11:30-14:00 / 17:30-20:00.
Igandea: 11:30-14:00.

Ekainak 4, asteazkena
18:30 Abesbatzen kontzertua Sutegin.

Ekainak 8, igandea
12:00 Altsasu-Usurbil Saxo taldearen kalejira.

Ekainak 12, osteguna
18:30 Kantu modernoko ikasleen kontzertua Sutegin.

Ekainak 14, larunbata
11:00-13:00 40. urtemugako ibilaldi musikatua. Kalejira eta gune desberdinetan emanaldiak: Potxoenean, Artzabalen, Sagardoaren Plazan, Kale Nagusia 10 pasabidean, Olanoenean eta Zumarten.
14:30 Bazkaria.

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.