Badator Ikastola Eguna. Ekainaren 7an ospatuko dute. Jolasak, emanaldiak, erakusketak iragarri dituzte, baita, noski, ikastolako komunitatea batuko duen bazkaria ere. 500 lagunentzako tokia egongo da bertan, antolatzaileen esanetan.
Adi, otordurako eta horren ostean, ikasleek eskainiko duten musika emanaldirako txartelak salgai jarriak ditu jada Udarregi ikastolak. Ostiral hau duzue, maiatzaren 30a, txartelok eskuratzeko azken eguna idazkaritzan, 8:00-13:00 artean.
Aurreko urteetan bezalaxe, Hurbilagok prestatuko du menua. Bi izango dira:
-Ikasleentzat: makarroiak tomatearekin, oilaskoa, izozkia, ogia eta ura (11 €)
-Helduentzat: entsalada, oilaskoa, tarta, ogia, sagardoa/ardoa/ura, kafea eta pattarra (16 €).
Alergiaren bat duenak, txartela erosterakoan jakinaraztea eskatzen du ikastolak. Bestalde, "LH 1etik aurrerako ikasleek beraien taldearekin esertzeko aukera izango dute. Gurasoekin esertzea nahiago badute, bazkari txartela erosterakoan adierazi beharko da".
Udarregi Ikastolaren Eguna
Ekainak 6-13
Haur Eskolak prestaturiko erakusketa Sutegiko erakusketa aretoan.
Ekainak 7, larunbata
10:00 LH1-2-3 jolasak ikastolan.
11:00-12:00 DBHko ikasleen erakusketa ikastolako laborategian.
11:00 LH4-5-6 jolasak ikastolan.
12:15 DBHko ikasleen jolasak ikastolan.
12:15 HHko dantza emanaldia Mikel Laboa Plazan eta txarra egingo balu ikastolako frontoian.
14:00 Bazkaria frontoian.
Jarraian, DBHko ikasleek antolatutako ikuskizuna.
Antolatzaileak: Udarregi ikastola eta Hitz Aho guraso elkartea.