Senior nesken eskubaloi taldearen finala
Usurbil K.E.-ko senior mutilak asteburuan lehen nazional mailara igo ondoren, senior nesken txanda orain. Eskubaloi taldeen bilgunetik berri eman dutenez, maiatzaren 23an, Gipuzkoako Malkorbe Kopako finalerdia irabazi zuten. Ondorioz, finalerako sailkatu dira. Azken neurketa larunbat honetan, maiatzaren 31n, jokatuko dute Andoaingo Allurralde kiroldegian, 18:00etan. Bergarako Mondragon Lingua Bergara KE izango dute aurkari. Usurbil K.E. eskubaloi elkartetik adierazi dutenez, "jendea bertara joatera gonbidatu nahiko genuke", pasa den asteburuan senior mutilekin egin bezala.
Usurbilgo eskuz binakako txapelketa
Asteburuan partida hauek jokatuko dira frontoian:
Maiatzak 30, ostirala
18:00 Nagusiak:
Santxo-Urruzola - Iriarte-Galarza (Larraun)
Murua-Irazustabarrena (Alegia) - Armaolea-Agirre (Oberena)
Salaberria-Olaiz (Oiarpe) - Murgiondo-Lazkoz (Irurtzun)
Maiatzak 31, larunbata
18:00 Jubenilak: Aburuza- Elola (Pagazpe-Tolosa) - Zufiria-Cestau (Behar Zana)
Nagusiak:
Txoperena-Goikoetxea (Leitza) - Oteiza-Juaristi (Azkoitia)
Ituarte-Telleria (Lazkao) - Orbegozo-Erle (Orio-Lazkao)
Usurbilgo boleibola ezagutzeko aukera
“Emakumezkoen Euskal Ligan talde berria!” dutela jakinarazi dute Usurbilgo Boleibol taldetik. Ate irekien egunak antolatu dituzte ekainean:
Euskal Liga 2, neskak eta Gipuzkoako jubenil femeninoa:
• Ekainak 11 (16:30/18:30)
• Ekainak 12 (17:00/19:30).
Izena emateko asmoa dutenek 693 240 235 telefono zenbakira deitzeko eskaera luzatu dute boleibol taldeko sustatzaileek. Informazio gehiago usurbilboleibola@gmail.com helbidean jaso daiteke edota Oiardo kiroldegian.
Uxue Trail
Ekainaren 15eko elkartasun ekimenean izena emateko epealdiak zabalik segitzen du kronoak.com atarian. Lau modutan parte hartzeko aukera izango duzue, Uxue Martin herrikideak duen Phelan-McDermid Sindromea ezagutarazi eta haren ikerketarako laguntza biltzea xede duen ekimenean:
• Ibilbide luzea: 21 km (+900).
• Ibilbide motza: 12 km (+600).
• Uxue paseoa: 5,5 km.
• Dortsal solidarioa.
Izen-ematea web orrialde honen bitartez egin behar da: www.kronoak.com/eu