2025/06/05 16:30-18:30

Tailerra

“Kuadrilen saltsak” saioa Gaztelekuan

“Kuadrilen saltsak” saioa Gaztelekuan
Gaztelekua, Usurbil

Ordua: 16:30-18:30.
Tokia: Gaztelekua.
Zehaztasunak: "Gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu" Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren "Treba Gurasoak" izeneko egitasmoak. Horren baitan, “kuadrilen saltsak: nerabeen arteko harreman-sareak” hizpide izango dituen saioa antolatu dute. Helburua, “Gipuzkoako nerabeek harremanak izateko dituzten moduei buruzko hausnarketarako espazio horizontal seguru bat sortzea da, kuadrila ardatz izanik”. 
Nori zuzendua: 12-16 urteko gazteentzat.
Izen-ematea: aurrez eta doan, Gaztelekuan edo usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzaileak: Gaztelekua, Usurbilgo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.