Abisu horian gaur arratsaldera arte

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 2a, 08:00

Asteburuan bezalaxe jarraituko dugu datozen orduotan ere; Euskalmet-en arabera, prezipitazio handiagatik abisu horian.

Ostiralaz geroztik, arratsalde eta iluntze parteak abisu horian bizi izan ditugu asteburuan ekaitz arriskuagatik. Igande arratsaldeaz geroztik abisu horian jarraitzen dugu eta hala izango gara prezipitazio handiagatik, astelehen arratsaldeko 18:00ak arte. "Ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako ditu eta zenbait lekutan handiak izan daitezke", Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez.

Astelehen honetan, ekainaren 2an, Usurbilen "zerua oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txiki-ertainak egingo ditu eta trumoitsuak izan daitezke. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura gutxi jaitsiko da".

Asteartean, hilaren 3an ere "zerua oso hodeitsu egongo da; baliteke egunaren bigarren partean hodeiak gutxitzea. Euri txikia egingo du noizbehinka. Ipar/ipar-mendebaldeko haize ahula ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez".

Informazio eguneratua, euskalmet.eus bidez jaso ahalko duzue.