Martin Larrañaga Bajineta zendu zen maiatzaren 30ean. 80 urte zituen herrikidea, Usurbilgo alkatea izan zen 1983-87 artean EAJ alderdiaren izenean. Lehenago, aurreko legealdian alderdi bereko zinegotzi ere izan zen Larrañaga. Gerora, udal hauteskundeetarako EA-ko hautagaien zerrendan parte hartu zuen Larrañagak.
Atzotik Usurbilgo beilatokian da. Astelehen honetan, ekainaren 2an ere azken agurra eman ahalko zaio bertan, goizez, 10:00-13:00 artean, eta arratsaldez, 16:00-18:30 artean. Ordubete geroago, arratsaldeko 19:30etan, Larrañagaren aldeko hileta elizkizuna egingo da Usurbilgo Salbatore elizan.