3. Etumeta Literatura Lehiaketako sari banaketa etzi

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 2a, 09:08

Asteazkenean, ekainaren 4an banatuko dituzte Usurbilgo literatura lehiaketako hirugarren edizioko sariak.

Etumeta AEK euskaltegiak antolaturiko hirugarren literatura lehiaketako sariak ekainaren 4an banatuko ditu Etumeta AEK euskaltegiak, arratsaldeko 18:00etan Txiribogan. “Bertan 3. edizioaren irabazlea zein den jakingo da. Bi aipamen ere izango dira, eta horien izenak ere bertan ezagutuko dira. Parte hartzaile guztiak, noski, gonbidatuta daude bertara, baita gainerako herritarrak ere”.

Hemen, aurreko bi edizioetako txapeldun eta parte hartzaileen berri:

2. Etumeta Literatura Lehiaketa
Txapelduna
"Aitaren kutxa", Iñaki Iturriza Domingo

Aipamenak
"San Jose lorea", Nerea Iraola Jauregiberri
"Txomin sagua", Edorta Larrañaga Badiola

Parte hartzaileak
"Amatxo triste dago", Yosu Galdos Barquin
"Bakardadea", Noelia Perez Alcala
"Gelako baloiak", Iñaki Agirresarobe Arzallus
"Giltzak", Uxue Fernandez Lasa
"Gure karnaba polita", Antonio Mangas Trigo
"Hau dek hau bizkotxoa!", Ainhoa Urizar Bel
"Iñigo harri jasotzailea", Erika Cedillo Rodriguez
"Kaxak", Mikel Rezola Garcia
"Mendian arriskua", Ekhine Balerdi Goitia
"Mirenen saiakerak", Inmakulada Matxinandiarena Arsuaga
"Natura arnastu nahi dugu", Xabier Aranburu Muguruza
"Roletan kulunka", Leire Iturrioz Azkonobieta
"Udaberri magikoa", Oihana Lizaso Matxain
"Unax eta Kiraren emozioak", Amaia Murugarren Merino

1. Etumeta Literatura Lehiaketa
Garailea
Mikel Rezola Garciaren "Ledezek larrua jo nahi du".

Aipamenak
Olatz Allur Maizen "Mutu".
Uxue Fernandez Lasaren "Amona Antoni".