Yolanda Arrietaren “Memoria berriak. Entsegu grafiko bat idazketa sortzailearen alde” izeneko egitasmo aurkezpenaren eta Amaia Egidazuren ipuin kontaketa saioaren ondotik, literatura-solasaldia antolatu du Sutegi udal liburutegiak astearte honetarako, ekainaren 3rako. Karmele Jaioren “Orain hilak ditugu” poesia-liburua hartuko dute ahotan, Alaine Agirrek bideratuko duen saioan.
"Karmele Jaiok arrakasta lortu du bere eleberri eta ipuin-bildumekin. Trebezia erakutsi du artikulugintzan ere. Eta orain arlo berri bati heldu dio: poesiari, hain zuzen ere. Orain hilak ditugu poemarioan hainbat gai jorratzen ditu: denboraren igarotzeak sortzen duen mina, galdutako pertsonek utzitako hutsunea, desiraren itzaltzea, egunerokotasunaren gazigozoak
poesiak behar duen estilo fin, landu baina aldi berean hurbil batekin".
Udaberria liburutegian
Ekainak 3, asteartea
18:30 Karmele Jaioren “Orain hilak ditugu” poesia-liburua hizpide izango duen literatura-solasaldia Alaine Agirreren eskutik.
Ekainak 12, osteguna
15:30 Irakurketa-solasaldia 11 urtetik gorakoentzat. Idoia Garzesen “Kukuaren kantua” liburua izango dute mintzagai.
Oharra: solasaldietarako liburuen aleak eskuragarri dituzue liburutegian.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.