Zumartek 40 urte

Zumarteko abesbatzen kontzertua etzi

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 2a, 08:40

40. urtemugako erakusketaren eta hurrengo ikasturterako matrikulazio epealdia itxi ondoren, Zumarteko abesbatzen kontzertua etzi.

Berrogeigarren urtemuga ospakizunen azken txanpan murgildua da Zumarte Musika Eskola. Ekainaren 14ra arte, ordea, oraindik izango da ziklo honi lotutako hitzordurik. Hurrengoa, asteazken honetan bertan, hilaren 4an:


Zumartek 40 urte
Ekainak 4, asteazkena
18:30 Abesbatzen kontzertua Sutegin.

Ekainak 8, igandea
12:00 Altsasu-Usurbil Saxo taldearen kalejira.

Ekainak 12, osteguna
18:30 Kantu modernoko ikasleen kontzertua Sutegin.

Ekainak 14, larunbata
11:00-13:00 40. urtemugako ibilaldi musikatua. Kalejira eta gune desberdinetan emanaldiak: Potxoenea, Artzabal, Sagardoaren Plaza, Kale Nagusia 10 pasabidea, Olanoenea eta Zumarte.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.