Urria amaierara arteko bisita gidatuen programazioa kaleratua du 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak. Aste honi dagokionean, bi bisita gidatu antolatu dituzte. Hasteko, larunbatean, hilaren 7an, 1936ko gerrak udalerri honetan utzitako arrastoa ezagutzeko aukera eskainiko da. "Militarrak 1936ko uztailean Errepublikaren aurka matxinatu zirenean, sortu zuten gerrak arrasto sakona utzi zuen Usurbilen ere. Orain arte bildutako datu, dokumentu eta testigantzetan oinarrituta, herrigunean Gerraren Memoria Ibilbidea sortu du Usurbil 1936 elkarteak gertatutakoaz gutxieneko informazioa nahi duenaren eskura jartzeko xedearekin".
Biharamunean, Usurbilgo kaleetako kultur sorkuntzan barrena bidaiatzeko aukera izango da. "Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak non nahi izango dituzu zure begiradaren zain. Jose Luis Zumetaren murala ikusgarria eta txoriak, Remigio Mendibururen Udarregiri omenaldia eskultura, Irantzu Lekue, Judas Arrieta eta Axpiren muralak, …".
Oraingo honetan, gainera, ibilaldi horren amaieran, Txikierdin kokaturiko Zumeta Arte Estudioa ere bisitatzeko aukera izango da. "Bertan Usoa Zumetak espazio paregabea azalduko digu".
Bisita hauetarako nahiz urria amaierara arte programatuak dauden hitzorduetarako izena aurrez eman beharko da. Hemen xehetasunak:
650 Usurbil Bizi bisita gidatuak
Ekainak 7, larunbata
11:00-12:15 Gerraren Memoria ibilbidea.
Ekainak 8, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Estudiora bisita gidatua.
Ekainak 21, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea eta organo erakustaldia.
Ekainak 22, igandea
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.
Ekainak 25, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Ekainak 27, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Uztailak 12, larunbata
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Estudiora bisita gidatua.
Uztailak 23, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Uztailak 24, osteguna
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Uztailak 26, larunbata
11:00-12:15 Salbatore Elizaren ondarea bisita gidatua.
Uztailak 27, igandea
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.
Abuztuak 23, larunbata
11:00-12:15 Salbatore Elizaren ondarea bisita gidatua (erdaraz).
Abuztuak 24, igandea
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.
Irailak 7, igandea
10:00-13:30 "Usurbilgo Sagardo Kultura: sagar jotzea" bisita gidatua.
Irailak 20, larunbata
11:00-12:15 Salbatore Elizaren ondarea bisita gidatua.
Irailak 21, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Estudiora bisita gidatua.
Irailak 24, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Irailak 26, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Urriak 11, larunbata
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.
Urriak 25, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea eta organo erakustaldia.
Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus