Ikastola Eguna ate joka du Udarregik. Astebururako hainbat ekintza iragarri ditu ikastolak. Larunbatean izango da jaialdi nagusia, ekainaren 7an. Bezperan, ordea, girotzen hasteko arratsalde pasa antolatu du Hitz Aho guraso elkarteak, askariarekin eta dantzaldiarekin.
Biharamunean, aipatu moduan, jolasak, emanaldiak, ehunka lagun batuko dituen herri bazkaria edota erakusketak tartekatuko dituzte:
Udarregi Ikastolaren Eguna
Ekainak 6-13
Haur Eskolak prestaturiko erakusketa Sutegiko erakusketa aretoan.
Ekainak 6, ostirala
17:00 Txokolate jana Askatasuna plazan.
18:00etatik aurrera Dj Mendi.
Antolatzailea: Hitz Aho Guraso Elkartea.
Ekainak 7, larunbata
10:00 LH1-2-3 jolasak ikastolan.
11:00-12:00 DBHko ikasleen erakusketa ikastolako laborategian.
11:00 LH4-5-6 jolasak ikastolan.
12:15 DBHko ikasleen jolasak ikastolan.
12:15 HHko dantza emanaldia Mikel Laboa Plazan eta txarra egingo balu ikastolako frontoian.
14:00 Bazkaria frontoian.
Jarraian, DBHko ikasleek antolatutako ikuskizuna.
Antolatzaileak: Udarregi ikastola eta Hitz Aho guraso elkartea.