Usurbil K.E.-ko senior neskak Gipuzkoako Kopako txapeldunak

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 3a, 11:54

Usurbil Kirol Elkarteko senior nesken taldeak Gipuzkoako Kopako txapeldun amaitu du asteburua.

Bigarren garaipen asteburua Usurbil Kirol Elkartearentzat. Senior nesken taldeak Gipuzkoako Kopa irabazi zuen larunbatean Andoaingo Allurralde kiroldegian jokatutako neurketan. Finala Bergara K.E.-koekin lehiatu zuten Usurbilgoek. Jokalarien taldean ziren Oihane Carro Solaberrieta, Eider Goikoetxea Liceaga, Uxue Alustiza Pikabea, Intza Ruiz Orotegi, Izaro Arruti Tapia, Julene Herrador Aguado, Nagore Lertxundi Olazabal, Uxue Diez Lure, Izaro Lopez Errondosoro, Udane Valin Salaberria, Nahiene Garcia Usandizaga, Maider Valin Salaberria, Maria Davila Zaldua eta Libe Garcia de Eulate Soroa.

31-22 izan zen neurketako azken emaitza. Neurketako lehen zatitik hartu zieten aurre Usurbilgoek Bergarakoei. 14-9 emaitzarekin amaitu zuten lehen tartea; bigarreneko azken emaitza, aipatu moduan, 31-22 izan zen.

Senior nesken taldeak sare sozialen bidez eskerrak helarazi nahi izan dizkie Andoaingo neurketara animatzera joandakoei baita 2024-25 denboraldian zehar bidelagun izan dituztenei ere.