Betebeharrak
Euskal Sagardoak 106 sagar mota desberdin onartzen ditu, eta horiekin egindako edozein sagardo onartzen dute Euskal Sagardoa zigilua lortzeko. Horrez gain, sagardoek kontrol zorrotza jasaten dute kalitate bermea lortzeko, sagastietatik hasita botiletaraino: analisi fisiko, kimiko eta organoleptikoak pasa behar dituzte.
Bi baldintza horiek betetzen badituzte Euskal Sagardoaren zigilua jaso dezakete.
Hala ere, hirugarren ezaugarri bat ere badute euskal sagardoek, dibertsifikaziorako bidea egiten ari dira. Eta horregatik uste dute, 2024ko uzta eta hurrengoak interesgarriagoak izango direla.
Helburuak
Zigilua gaur egungo eta etorkizuneko proiektua da, euskal sagarraren protagonismoa berreskuratu nahi duena sagardoa egiterako orduan. Hainbat erakundek babestuta, helburu nagusia kontsumitzaileari bertako sagardoa eta kalitatezkoa dela helaraztea da.
Kontsumitzailera iristeko ere, komertzializazio bideak zabaltzen ari dira euskal sagardogileak. Salmenta zuzena, on line salmenta eta ostalaritzan saltzea indartzen ari dira, eta hainbat ekintza burutzen ari dira hiru probintzietan. Adibidez, Gasteizen egindako aurkezpena.