Zumartek 40 urte

Zumarteko abesbatzen kontzertua gaur

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 4a, 08:29

Berrogei urte betetako Zumarte Musika Eskolak abesbatzen emanaldia programatu du gaurko Sutegin.

Berrogeigarren urtemuga ospakizunen azken txanpan murgildua da Zumarte Musika Eskola. Ekainaren 14ra arte, ordea, oraindik izango da ziklo honi lotutako hitzordurik. Hurrengoa, asteazken honetan bertan, hilaren 4an:


Zumartek 40 urte
Ekainak 4, asteazkena
18:30 Abesbatzen kontzertua Sutegin.

Ekainak 8, igandea
12:00 Altsasu-Usurbil Saxo taldearen kalejira.

Ekainak 12, osteguna
18:30 Kantu modernoko ikasleen kontzertua Sutegin.

Ekainak 14, larunbata
11:00-13:00 40. urtemugako ibilaldi musikatua. Kalejira eta gune desberdinetan emanaldiak: Potxoenea, Artzabal, Sagardoaren Plaza, Kale Nagusia 10 pasabidea, Olanoenea eta Zumarte.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.