Jaione Bengoetxeak Ikergazte sarietako bat irabazi du

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 4a, 11:18

Bengoetxeak Ingeniaritza eta Arkitektura saileko Ikergazte saria irabazi du "Euskara eta gaztelaniazko kontra-narratiben sorkuntza: datuen sorrera eta ebaluazioa" lanarengatik

Jaione Bengoetxea Azurmendik  Ikergazteko Ingeniaritza eta Arkitektura saileko saria irabazi du. Bengoetxeak "Euskara eta gaztelaniazko kontra-narratiben sorkuntza: datuen sorrera eta eboluzioa" lanarengatik irabazi du saria. 

Lan honen bidez sare sozialetan zabaltzen diren gorroto-diskurtsoei aurre egiten dien kontra-narratiben sorkuntza automatikoa aztertzen du. Itzulpen Automatikoa eta post-edizio profesionala erabiliz, euskarazko eta gaztelaniazko kontra-narratibak sortzeko programa aurkeztu du: CONAN-EUS.