Hamahiru lan eta hamabi egile, 3. Etumeta Literatura Lehiaketan

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 4a, 20:02

Asteazken honetan banatu ditu Etumeta AEK euskaltegiak bere hirugarren literatura lehiaketako sariak.


Pozarren jaso dituzte sarituek merezitako gorazarre eta oroigarriak. Asteazken honetan, ekainaren 4an banatu ditu Etumeta AEK euskaltegiak bere hirugarren literatura lehiaketako sariak. Guztira, hamabi egileek parte hartu dute eta haiek guztiek hamahiru idazlan aurkeztu dituzte edizio honetan. Segidan dituzue zerrendatuak.

Hamahiru lan horietatik bat izan da garailea; Larraitz Agirre Goiburuk idatzitakoa. "Zer nahi du Laiak?" du izena bere sorkuntza lanak. Berarekin batera, aipamen bana jaso dute Iñaki Agirresaroberen "Uxarrean" eta Mikel Muguruza Agirreren "Antzarak ilunabarrean" idazlanek.

Garaileak Hurbilagoren eskutik, 150 euroko baliodun saskia jaso du. Aipatuak izan diren gainerako bi idazlanek 70 euroko saski bana. Parte hartzaile guztiei oroigarri bana ere eman diete antolatzaileek eta epaile lanetan jardundako Ixabel Agirresarobe eta Iñaki Martiarena "Mattin" sortzaileek baita iazko Etumeta Literatura Lehiaketako txapeldun Iñaki Iturriza Domingok.

Txiribogan egindako sari banaketa ekitaldia talde argazkia aterata amaitu dute.

3. Etumeta Literatura Lehiaketa
Antolatzailea: Etumeta AEK euskaltegia.
Epaimahaia: Ixabel Agirresarobe, Iñaki Iturriza eta Iñaki Martiarena "Mattin".

Garailea
"Zer nahi du Laiak?", Larraitz Agirre Goiburu.


Lehen aipamena
"Uxarrean", Iñaki Agirresarobe Arzallus.

Bigarren aipamena
"Antzarak ilunabarrean", Mikel Muguruza Agirre.

Gainerako parte hartzaileak
"Gautxoriak eta goiztiarrak", Iñaki Agirresarobe Arzallus.
"Bizitza ametsa da", Yamilé Menéndez Capello.
"Amazonaseko oihanean Sayriken legatue", Vanessa Portilla Ocampo.
"Jauzi denbora", Mafalda Dos Santos Saloio.
"Baso txiki bat nire bizitzan", Nagore Mujika Zabala.
"Urriak 15", Eneko Eraunzetamurgil Extremera.

"Ingurune bukolikoa", Aritz Branton.


"Lokadia bihotzekoa", Inmaculada Machinandiarena Arsuaga


"Pako Pako brr brr", Antonio Mangas Trigo.


"Lehortea erresuman", Jokin Sarasua Hernández.