Beste hiru dirulaguntza lerroren ebazpenak kaleratu ditu Udalak

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 5a, 14:53

Haietatik bi behin betiko ebazpenak dira.

Urte hasieran eginiko dirulaguntza deialdietara herritarrek nahiz herri eragileek aurkezturiko eskabideen ebazpenak plazaratzen ari da asteotan Usurbilgo Udala. Azkenak, ostegun honetako, ekainaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez jakinarazi ditu. Hiru dirulaguntza deialdien ebazpenen berri eman du. Haietatik bi, alegazioen epealdia igarota eta aurkezturiko alegazioak erantzunda (alegazio bana aurkeztu baita) behin-betikoak dira. Segidan dituzue xehetasunak.

Gogoan izan, Dirulaguntza Plan Estrategikoaren baitan, 2025eko eranskinaren alde bozkatu zuen udalbatzak abenduaren 19ko osoko bilkuran. Ondorioz, guztira, aurten, 1.035.660 euro banatuko ditu dirulaguntzetan Udalak.

Otsaila erdialdetik hilabeteko epealdia izan zuten norbanako zein herri eragileek Usurbilgo Udalak eginiko dirulaguntza deialdietara eskabideak aurkezteko. Maiatzaren 8az geroztik eskabide haien ebazpenak plazaratzen ari da Udala.

Udal dirulaguntzen ebazpenak
Behin betiko ebazpenak
Etxebizitza alokatzeko dirulaguntzak:
Egindako eskabideak:
6.
Onartutako dirulaguntza kopurua:
3 eskaera onartuak (6.250 euro).
Informazio gehiago:
ekainaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Igogailuak instalatzeko dirulaguntzak:
Egindako eskabideak:
28.
Onartutako dirulaguntza kopurua:
20.500 euro 24 eskabiderentzat, beste lau eskabide baztertuak.
Informazio gehiago:
ekainaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Behin behineko ebazpenak
Ingurumen arloko egitasmoetarako dirulaguntzak:
Egindako eskabideak:
4.
Onartutako dirulaguntza kopurua:
2 eskaera onartuak (8.028,45 euro).
Informazio gehiago:
ekainaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Kirol egokituko jardueretarako dirulaguntzak:

Egindako eskabideak: 0.
Onartutako dirulaguntza kopurua:
0.
Informazio gehiago: maiatzaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Kirol elkarteenak ez diren kirol jardueretarako dirulaguntzak:
Egindako eskabideak: 9.
Onartutako dirulaguntza kopurua:
4.000.
Informazio gehiago: maiatzaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Kirol elkarteen ohiko egitasmoetarako dirulaguntzak:
Egindako eskabideak: 6.
Onartutako dirulaguntza kopurua:
120.000.
Informazio gehiago: maiatzaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Gizarte zerbitzuetako dirulaguntzak:
Onartutako dirulaguntza kopurua: ia 12.000 euro.
Informazio gehiago: maiatzaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideentzako dirulaguntzak:
Egindako eskabideak:
0.
Onartutako dirulaguntza kopurua:
0.
Informazio gehiago: maiatzaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzak
Egindako eskabideak:
1.
Onartutako dirulaguntza kopurua:
400 euro.
Informazio gehiago: maiatzaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Nekazaritza eta abeltzaintza alorreko dirulaguntzak:
Egindako eskabideak: 16.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 11 onartuak (guztira, 19.270,77 euro) , 5 eskaera baztertuak.

Kultur egitasmoak garatzeko:
Egindako eskabideak: 26.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 94.957,12 euro 93 ekintzetarako (lau ekintza laguntzarik gabe).
Informazio gehiago: maiatzaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Kultur sorkuntzarako:
Egindako eskabideak: 2.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 6.000 euro.
Informazio gehiago: maiatzaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Ingurumeneko dirulaguntzak:
Egindako eskabideak: 4.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 8.028,45 euro bi egitasmoetarako, beste bi egitasmo dirulaguntza ebazpenetik baztertuak.
Informazio gehiago: maiatzaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Etxebizitzen alokairurako dirulaguntzak:
Egindako eskabideak: 6.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 6.000 euro bi eskatzailerentzat. Beste lau eskari baztertuak.
Informazio gehiago: maiatzaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.



Norgehiagoka erregimenekoak ez diren kirol egitasmoak garatzeko (2024ko deialdia):
-Laguntza berezietarako:
Egindako eskabideak: 2.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 5.011,51 euro.

-Taldeetako prestakuntza teknikoetarako:
Egindako eskabideak: 0.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 0.

-Kirolarien oinarrizko osasun miaketak egiteko:
Egindako eskabideak: 1.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 2.550 euro.

-Eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko:
Egindako eskabideak: 5.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 607,50 euro.

Informazio gehiago: apiriaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.