Zumartek 40 urte

Ibilaldi musikatuak borobilduko du Zumartekoen urtemuga

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 5a, 17:47

Berrogeigarren urtemuga ospakizunen zikloa ekainaren 14an borobilduko du Zumarte Musika Eskolak. Agurrerako ekitaldi berezia antolatu dute; ibilbide musikatua.

Azaroaz geroztik, 40. urtemugako ospakizunen ziklo betean da Zumarte Musika Eskola, epealdi horren azken txanpan jada. Ekainaren 14an borobilduko dute ibilaldi musikatu berezi batekin.

Antolatzaileek dagoeneko hainbat xehetasunen berri aurreratu dute, albiste honi atxikia duzuen kartelaren bidez. Ibilbidea urtemuga honen eta Zumarteren lau hamarkadako historiaren erakusleiho argia izango da. Zortzi geltoki izango ditu. Geltoki bakoitzean musika taldeko abesbatzek edota instrumentu taldeek parte hartuko dute baita zenbait azalpen jasotzekoa ere. Pare bat orduko iraupena izango du kalejira girotuak.

Aldez aurretik, ordea, ekintza gehiago iragarri dituzte, 40. urtemugako ospakizunen azken txanpa honetarako. Izan ere, asteazken honetan, ekainaren 4an, abesbatza taldeek Sutegin eskainiko emanaldiaren ondotik beste bi hitzordu iragarri ditu Zumartek egunotarako, hilaren 14ko ospakizun bereziaren aurretik:

Zumartek 40 urte
Ekainak 8, igandea
12:00 Altsasu-Usurbil Saxo taldearen kalejira.

Ekainak 12, osteguna
18:30 Kantu modernoko ikasleen kontzertua Sutegin.

Ekainak 14, larunbata
11:00-13:00 40. urtemugako ibilbide musikatua udaletxe atzetik. Kalejira eta gune desberdinetan emanaldiak: Potxoenea, Artzabal, Sagardoaren Plaza, Kale Nagusia 10 pasabidea, Olanoenea eta Zumarte.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.