Zumartek 40 urte

Altsasuko eta Usurbilgo saxo taldekoen kalejira igandean

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 6a, 08:05

Zumarte Musika Eskolaren 40. urtemugako ospakizunen zikloa amaierara heldu da. Azkenetako ekintza izango da igande honetakoa, hilaren 8koa; Altsasu eta Usurbilgo saxo taldeen kalejira programatu dute herri erdigunean barrena.

Azaroaz geroztik, 40. urtemugako ospakizunen ziklo betean da Zumarte Musika Eskola, epealdi horren azken txanpan jada. Ekainaren 14an borobilduko dute ibilaldi musikatu berezi batekin.

Antolatzaileek dagoeneko hainbat xehetasunen berri aurreratu dute, albiste honi atxikia duzuen kartelaren bidez.

Aldez aurretik, ordea, ekintza gehiago iragarri dituzte, 40. urtemugako ospakizunen azken txanpa honetarako. Izan ere, asteazken honetan, ekainaren 4an, abesbatza taldeek Sutegin eskainiko emanaldiaren ondotik beste bi hitzordu iragarri ditu Zumartek egunotarako, hilaren 14ko ospakizun bereziaren aurretik. Lehenengoa, etzirako:

Zumartek 40 urte
Ekainak 8, igandea
12:00 Altsasu-Usurbil Saxo taldearen kalejira.

Ekainak 12, osteguna
18:30 Kantu modernoko ikasleen kontzertua Sutegin.

Ekainak 14, larunbata
11:00-13:00 40. urtemugako ibilbide musikatua udaletxe atzetik. Kalejira eta gune desberdinetan emanaldiak: Potxoenea, Artzabal, Sagardoaren Plaza, Kale Nagusia 10 pasabidea, Olanoenea eta Zumarte.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.