Jakin Jardunaldia

Azoka eta Aginagako esperientzia, Jakin Jardunaldiko osagaien artean

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 6a, 20:02

Ekainaren 19an eta 20an Artzabalen egingo den Jakin Jardunaldiaren nondik norakoak aurkeztu dituzte antolatzaileek gaur Donostian eginiko agerraldian.

"Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen" izeneko Jakin Jardunaldia izango dugu ekainaren 19an eta 20an Artzabalen. Gaur aurkeztu dituzte xehetasunak, antolatzaileek goizean Donostian eginiko agerraldian. Segidan duzue egitaraua.

Aginagako esperientzia
Badira nabarmentzeko zenbait kontu. Urtero moduan, jardunaldion gaiari lotuta inguruotan abian izan edo lanketa bidean den egitasmoren bati lekua egiten diote. Aurtengoa ez da salbuespena izango. Herri kooperatiba zenbaitek hartuko dute hitza; tartean, Aginaga Biziberritzen egitasmoaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango da.

Esperientzia-truke azoka
Horrez gain, osagai berri bat erantsi diote aurtengo edizioari. Izan ere, sagardoz bustitako ohiko topaz gain, amaierarako ekintza berri bat txertatu dute egitarauan; Artzabalgo plazan bertan egingo duten esperientzia-truke azoka. Jardunaldian mintzagai izango dituzten kooperatibek haien proiektuak aurkeztea sustatu nahi dute, "esperientziak trukatu", bilduko direnen arteko hartuemanak bultzatu.

"Ekonomia sozial eraldatzailearen ikuspegiarekin jarduten duten kooperatibentzat badaude lekutxo batzuk azokan", berri eman dute antolatzaileek Jakin Jardunldiaren gaurko aurkezpen ekitaldian. Horregatik, parte hartzera deitu dute. "Norbaitek bere proiektua aurkeztu nahiko balu, jakin@jakin.eus helbidera idatzi dezake eta bertatik bideratuko genuke bai lekua, bai egin beharreko prozedura guztia", berri eman du Jakineko ordezkari Haritz Azurmendik. Gonbita egin du "norberaren esperientziak plaza honetan trukatzera".

Azkeneko ohar bat; Jakin Jardunaldia, UEU-ren 53. udako ikastaroen baitan eskainiko da urtero moduan. Aurten, ordea, jardunaldi horrez gain, udako beste ikastaro bat ere antolatu du UEU-k berak, kasu honetan, EHKOlektiboarekin Potxoenean hilaren 19an. Segidan dituzue xehetasunak:



UEU-ren 53. udako ikastaroa
Izenburua: "Irizpide agroekologikoak definitu eta gizarteratzeko tresnak: Berme Sistema Parte hartzaileak"
Tokia: Potxoenea.
Zehaztasunak: "Agroekologiaren bidea eraikitzeko hainbat tresna daude. Jardunaldi honetan, hauetariko batzuen inguruan hitz egingo dugu, Berme Sistema Parte-hartzaileen garrantziaz jabetu eta sentsibilizatzeko asmoz. Laborariei, kontsumo esferako eragileei eta interesa duen herritar orori zuzendutako jardunaldia da, elkarrekin agroekologia bultzatu eta kontsumo eredua eraldatzeko asmoarekin".

Ekainak 19, osteguna
09:45 - 10:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
10:00 - 10:10 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
10:00 - 10:30 Sarrera. Berme Sistema Parte-hartzaileen jatorria, testuingurua eta aukerak agroekologiaren bidean: EHKO, Ecovida, Ecollaures, Nature et Progrès…
-Goiuri Alberdi Aresti (Nutrizioan Doktorea; Ikertzailea eta dinamizatzaile agroekologikoa;ASUNEK, Lurraldearen eta Elikaduraren Trantsizio Eko-Sozialerako Behatokiko kidea).
10:20 - 12:00

Zigilu ofizialen eta BSP esperientzia ezberdinen arteko mahai-ingurua.

Partaideak: 

  • Mirene Begiristain Zubillaga (Ekonomian doktorea; EHU-UPVko ikerlari eta irakaslea; Gezki institutoa (EHUko Ekonomia Soziala eta Zuzenbidea institutua), eta mugimendu agroekologikoko Biolur eta EHKOlektibo elkarteetako kidea.
  • Judit Garcia Llorens (Nekazal ingeniaria; Abeltzaina; ENEEKeko lehendakaria, EHKOlektiboa eta Biolurreko kidea)
  • Aitor Azkarate Tomassone (Enpresen administrazioa eta zuzendaritzan lizentziaduna. Agroekologian masterra; Abeltzaina; EHKOlektiboko Talde Eragileko kidea, Ekoalde, Baztango zaporeak elkarteetako kidea)
  • Elorri Aizager ("Responsable d'entreprise agricole" (BPREA); Laboraria / Artzaina / Etxeko ekoizlea; Idoki eta EHKOlektiboko kidea)
  • Prisca Boiteau Di Marco (Erlezaina; Nature&Progrès-eko kidea)

Moderatzailea: Goiuri Alberdi Aresti.

12:00 - 12:30 Atsedenaldia.
12:30 - 14:00 Lanketa: BSPen erabilera elikadura sareetan.
14:00 - 14:15 Jardunaldiaren agurra eta amaiera.
14:30 - 17:00 Talde-bazkaria.

Matrikulatzeko eta informazio gehiagorako: ueu.eus
Antolatzaileak: UEU eta EHKOlektiboa.



Jakin Jardunaldia
Izenburua: "Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen".
Tokia:
Artzabal.
Zehaztasunak:
"Jardunaldiak kooperatibismo eraldatzaileaz eta egitasmo publiko-komunitario-kooperatiboaz gogoeta egin nahi du, hala haren pentsamendu-oinarriez, nola Euskal Herriko zenbait praktikak eskaintzen dituzten eredu eta irakaspenez".

Ekainak 19, osteguna

08:45 - 09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00 - 09:30 Sarrera: ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena:Haritz Azurmendi (Jakin), Aitor Bengoetxea (UEU), Agurtzane Solaberrieta (Usurbilgo Udala).

09:30 - 13:15 Kokapen teorikoa eta auzien aurkezpena:
9:30-10:30 - Kooperatibismo lurraldetua Katalunian. Anna Gabriel i Sabaté (Politikaria eta Ateneu Cooperatiu de la Catalunya Central-eko kidea).
10:30-11:15 - Kooperatibismo eraldatzailearen pentsamenduaren oinarriak. Enekoitz Etxezarreta (Ekonomian doktorea, EHUko irakaslea, GEZKI institutuko kidea).
Kaferako tartea
11:45-12.30 - Lankidetza publiko kooperatiboaren oinarriak eta erronkak. Arianne Kareaga (Giza Zientziak eta Hezkuntzan doktorea, MUko irakaslea, LANKI ikertegiko kidea).
12:30-13:15 - Herrigintza kooperatiboa herri-agintaritzatik. Ion Muñoa Errasti (Eusko Jaurlaritzako Komunikazio eta Gizarte Berrikuntzako idazkari nagusia).

13:15 - 15:00 Bazkaltzeko tartea.

15:00 - 17:30 Proiektu kooperatiboen eta instituzioen elkarlanerako erronkak:
15.00-16.30 -
Mahai-ingurua – Korapilo eta askabide juridiko-administratiboak.
-Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra (Udalbiltzako idazkari kontu-hartzailea).
-Xabier Barinaga-Rementeria Zabaleta (Kide Aholkularitza)
-Aitor Bengoetxea Alkorta (Zuzenbidean doktorea, EHUko irakaslea, GEZKI institutuko kidea. UEUko zuzendaria).
-Moderatzailea: Mikel Valero (Hiritik At kooperatibako kidea)
16.30-17.30 - Parte-hartze dinamika: Erronken jasoketa kolektiboa.

Ekainak 20, ostirala
09:30 - 14:30 Herri kooperatibak eta praktika kooperatibo eraldatzaileak.
9:30-10:30 - Hitzaldia: Herri Kooperatiben ideia politikoa. Beñat Irasuegi Ibarra (Ekonomia Sozial Eraldatzailean aditua, Olatukoopeko kidea).
10.30-11.30 - Solasaldia praktika kooperatiboetako kideekin I:
-Herri Kooperatibak: Bakaikuarrok, Aginaga Biziberritzen.
-Eskualde garapena: Lea Artibai Fundazioa, Biziola gizarte ekimeneko kooperatiba.

Kaferako tartea

12.00-13.00 - Solasaldia praktika kooperatiboetako kideekin II
-Nekazaritza: Garro barazki biologikoen kooperatiba, Aleko nekazaritza test gunea.
-Zaintza: Zaindu Leitzaldea.
13.00-14.15 - Esperientzia-truke azoka (*13.45 Bea Egizabal umoregilearekin azokari itzulia).
14.30 - Amaiera eta Txotxa.

Matrikulazioa eta argibide gehiagorako: ueu.eus
Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.