2024-25 ikasturtea amaitzear den honetan, Ikastola Eguna gaur eta jaialdi honekin plazaratzeko unea, hala izan da larunbat hau Udarregikoentzat. LH eta DBH-koak jolasean aritu diren artean, txikienek, HH-koek dantza saio ederra eskaini dute irakasleak bidelagun zituztela, eguerdi partean Mikel Laboa plazan.
Klasikoak diren haurren euskal abestiak plazaratu dituzte maisuki. Emanaldia haien senide eta lagun zein herrikideek inguratu dute. Adi asko jarraitu dituzte HH-koen dantza saioak.