Ikastola Eguna

Ikastolaren eremua, jolastoki erraldoia gaurkoan

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 7a, 15:30

Taldean, denetariko jolasetan igaro dute Ikastola Eguneko goiza Udarregiko LH eta DBHko gazteek. Gogotik busti edota mugitu dira.

Ezohikoa eta ohi baino luzeagoa izan dute gaurko jolasgaraia. Goizeko 10:00etan hasi eta 13:00ak pasatxora arte ez da amaitu, hiru bat ordukoa izan da. Amaieran, ez dute, ordea, ikasgelara bueltatu beharrik izan, Ikastola Eguna dute eta gaurkoa.

2024-25 ikasturtea agurtzear diren honetan, jaiegun honen bueltan batu dira gaur, Udarregiko haur, gazte, guraso edota langileak. Jolasean ekin diote egunari. Ikastolaren bueltako eremua jolastoki handian bilakatu dute. Oiardo kiroldegiko kirol pista eta ondoko zelaia, ikastola pareko plaza borobila nahiz atzeko belargunea edota Agerialdeko patioa 6-16 urte artekoek baliatu dute denetariko ekintzetan parte hartzeko. 

Ondoko irudiotan ikus dezakezuen moduan, material gutxirekin askotariko talde jokoetan aritu dira. Gogotsu aritu dira baloiak jolaserako tresna gisa hartuta, orientazio probetan parte hartu dute edota gogotik busti dira DBHkoak.