2024-25 kirol urteak berea egin du edo bestela amaitzear da. Bukaera horren irudia duzue albiste honi atxikitakoa, ostiral arratsaldean frontoian ateratakoa. Herriko pilotari gazte belaunaldiak honako talde argazkiarekin borobildu du kirol urte hau.
Bertan ziren, txapeldunak eta parte hartzaileak. Txapeldunak diogu, talde argazki hau atera aurretik, azkenaldian herri mailan belaunaldi honen baitan lehiaketa jokatu baita. Azken neurketak ostiral honetan izan dituzte, finalak. Hiru kategoriatan izan dira lehiaketa honen partidak; benjamin, infantil eta alebin mailakoak.
Aipatu moduan, finalistak eta gainerako pilotari gazteak elkartu dituzte 2024-25 kirol urte honen amaierako talde argazkian.