2025-26

Ikasturte berrirako Orbeldin edota euskaltegian izena emateko garaia

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 9a, 09:09

2025-26 ikasturtean herri eragileek antolaturiko trebakuntza saioetan lekua hartzen hasteko garaia duzue; Orbeldi dantza taldean edota Etumeta AEK euskaltegian esaterako. Lerrootan dituzue eskaintza horiei buruzko xehetasunak baita hurrengo asteotarako iragarriak dauden zenbait ikastaro eta jardunaldien berri ere.

Izen-ematea Orbeldin
2024-25 ikasturtea agurtzear du Orbeldi dantza taldeak. Agurrerako, ostiral honetarako, ekainaren 13rako dantza poteoa antolatu dute. 19:00etan abiatuko dira Oiardo kiroldegitik. "Gerturatu zaitez dantzara Orbeldiko helduen taldeekin batera. Kalejiran, plaza dantzak egingo ditugu elkarrekin dantzatzeko". Dantza poteoaren ondotik, udako festen emanaldietan murgilduko dira eta uda ostean ekingo diote 2025-26 ikasturteari. Ikasturte berri horretan parte hartu nahi dutenek orain dute izena emateko aukera, horretarako epealdia ireki duela berri eman du Orbeldi Dantza Taldeak. Ekainaren 20a izango da izena emateko azken eguna. Presentzialki apuntatu nahi duenak, horretarako aukera izango du, hilaren 13an, 17:00-18:00 artean Oiardo kiroldegian. Bestela QR kode honen bidez ere bideratu ahalko da izen-ematea:








Aurrematrikulazioa euskaltegian
2025-26 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina abiarazi du Etumeta AEK euskaltegiak. "Datorren ikasturtean euskara ikasteko asmoa baduzu, ez itxaron!", egin dute gonbita AEK-tik. Izan ere, izena orain ematen duenak hainbat abantaila izango ditu; lehentasuna taldeak eratzeko orduan, ikasturte honetako prezioari eusteko aukera edota ordainketa malguagoa (ohiko ordainketa-epeei beste epe bat gehitzea). Aurrematrikulazioa tramitatzeko unean egin beharreko lehenengo ordainketa 100 eurokoa izango da. Baina "ikastaroa ez egitea erabakitzen baduzu, aurrematrikularen %100 itzuliko dizugu ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira".

Aurrematrikulazioa ekainaren 30a baino lehen bideratu ahalko duzu Etumeta AEK euskaltegian:
blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus

KzGunea
Ekainean 16:00-20:00 artean irekiko dute KzGunea. Honatx hurrengo asteotako ikastaroen berri:
-Ekainak 12-23, 16:00-18:00 “Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin”.
-Ekainak 24-30, 18:00-20:00 “Mekanografia. Ikasi hutsetik”.
-Uztailak 3-8, 09:00-11:00 "Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean".
-Uztailak 9-22, 09:00-11:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice".
-Uztailak 23-30, 09:00-11:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

UEU-ren 53. udako ikastaroa
Izenburua: "Irizpide agroekologikoak definitu eta gizarteratzeko tresnak: Berme Sistema Parte hartzaileak"
Tokia: Potxoenea.
Zehaztasunak: "Agroekologiaren bidea eraikitzeko hainbat tresna daude. Jardunaldi honetan, hauetariko batzuen inguruan hitz egingo dugu, Berme Sistema Parte-hartzaileen garrantziaz jabetu eta sentsibilizatzeko asmoz. Laborariei, kontsumo esferako eragileei eta interesa duen herritar orori zuzendutako jardunaldia da, elkarrekin agroekologia bultzatu eta kontsumo eredua eraldatzeko asmoarekin".

Ekainak 19, osteguna
09:45 - 10:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
10:00 - 10:10 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
10:00 - 10:30 Sarrera. Berme Sistema Parte-hartzaileen jatorria, testuingurua eta aukerak agroekologiaren bidean: EHKO, Ecovida, Ecollaures, Nature et Progrès…
-Goiuri Alberdi Aresti (Nutrizioan Doktorea; Ikertzailea eta dinamizatzaile agroekologikoa;ASUNEK, Lurraldearen eta Elikaduraren Trantsizio Eko-Sozialerako Behatokiko kidea).
10:20 - 12:00

Zigilu ofizialen eta BSP esperientzia ezberdinen arteko mahai-ingurua.

Partaideak: 

  • Mirene Begiristain Zubillaga (Ekonomian doktorea; EHU-UPVko ikerlari eta irakaslea; Gezki institutoa (EHUko Ekonomia Soziala eta Zuzenbidea institutua), eta mugimendu agroekologikoko Biolur eta EHKOlektibo elkarteetako kidea.
  • Judit Garcia Llorens (Nekazal ingeniaria; Abeltzaina; ENEEKeko lehendakaria, EHKOlektiboa eta Biolurreko kidea)
  • Aitor Azkarate Tomassone (Enpresen administrazioa eta zuzendaritzan lizentziaduna. Agroekologian masterra; Abeltzaina; EHKOlektiboko Talde Eragileko kidea, Ekoalde, Baztango zaporeak elkarteetako kidea)
  • Elorri Aizager ("Responsable d'entreprise agricole" (BPREA); Laboraria / Artzaina / Etxeko ekoizlea; Idoki eta EHKOlektiboko kidea)
  • Prisca Boiteau Di Marco (Erlezaina; Nature&Progrès-eko kidea)

Moderatzailea: Goiuri Alberdi Aresti.

12:00 - 12:30 Atsedenaldia.
12:30 - 14:00 Lanketa: BSPen erabilera elikadura sareetan.
14:00 - 14:15 Jardunaldiaren agurra eta amaiera.
14:30 - 17:00 Talde-bazkaria.

Matrikulatzeko eta informazio gehiagorako: ueu.eus
Antolatzaileak: UEU eta EHKOlektiboa.



Jakin Jardunaldia
Izenburua: "Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen".
Tokia:
Artzabal.
Zehaztasunak:
"Jardunaldiak kooperatibismo eraldatzaileaz eta egitasmo publiko-komunitario-kooperatiboaz gogoeta egin nahi du, hala haren pentsamendu-oinarriez, nola Euskal Herriko zenbait praktikak eskaintzen dituzten eredu eta irakaspenez".

Ekainak 19, osteguna

08:45 - 09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00 - 09:30 Sarrera: ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena:Haritz Azurmendi (Jakin), Aitor Bengoetxea (UEU), Agurtzane Solaberrieta (Usurbilgo Udala).

09:30 - 13:15 Kokapen teorikoa eta auzien aurkezpena:
9:30-10:30 - Kooperatibismo lurraldetua Katalunian. Anna Gabriel i Sabaté (Politikaria eta Ateneu Cooperatiu de la Catalunya Central-eko kidea).
10:30-11:15 - Kooperatibismo eraldatzailearen pentsamenduaren oinarriak. Enekoitz Etxezarreta (Ekonomian doktorea, EHUko irakaslea, GEZKI institutuko kidea).
Kaferako tartea
11:45-12.30 - Lankidetza publiko kooperatiboaren oinarriak eta erronkak. Arianne Kareaga (Giza Zientziak eta Hezkuntzan doktorea, MUko irakaslea, LANKI ikertegiko kidea).
12:30-13:15 - Herrigintza kooperatiboa herri-agintaritzatik. Ion Muñoa Errasti (Eusko Jaurlaritzako Komunikazio eta Gizarte Berrikuntzako idazkari nagusia).

13:15 - 15:00 Bazkaltzeko tartea.

15:00 - 17:30 Proiektu kooperatiboen eta instituzioen elkarlanerako erronkak:
15.00-16.30 -
Mahai-ingurua – Korapilo eta askabide juridiko-administratiboak.
-Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra (Udalbiltzako idazkari kontu-hartzailea).
-Xabier Barinaga-Rementeria Zabaleta (Kide Aholkularitza)
-Aitor Bengoetxea Alkorta (Zuzenbidean doktorea, EHUko irakaslea, GEZKI institutuko kidea. UEUko zuzendaria).
-Moderatzailea: Mikel Valero (Hiritik At kooperatibako kidea)
16.30-17.30 - Parte-hartze dinamika: Erronken jasoketa kolektiboa.

Ekainak 20, ostirala
09:30 - 14:30 Herri kooperatibak eta praktika kooperatibo eraldatzaileak.
9:30-10:30 - Hitzaldia: Herri Kooperatiben ideia politikoa. Beñat Irasuegi Ibarra (Ekonomia Sozial Eraldatzailean aditua, Olatukoopeko kidea).
10.30-11.30 - Solasaldia praktika kooperatiboetako kideekin I:
-Herri Kooperatibak: Bakaikuarrok, Aginaga Biziberritzen.
-Eskualde garapena: Lea Artibai Fundazioa, Biziola gizarte ekimeneko kooperatiba.

Kaferako tartea

12.00-13.00 - Solasaldia praktika kooperatiboetako kideekin II
-Nekazaritza: Garro barazki biologikoen kooperatiba, Aleko nekazaritza test gunea.
-Zaintza: Zaindu Leitzaldea.
13.00-14.15 - Esperientzia-truke azoka (*13.45 Bea Egizabal umoregilearekin azokari itzulia).
14.30 - Amaiera eta Txotxa.

Matrikulazioa eta argibide gehiagorako: ueu.eus
Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.