Doako Parkinga Denontzat plataformak sinadura bilketa abiatu du

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 9a, 11:19

Plataformak salatu duenez, Donostiako Ospitaleak egun ez du "doako eta ganorazko aparkalekurik" ez langileentzat ezta erabiltzaileentzat ere. Horregatik, ospitaleko 2412 langileren sinadurak bildu dituzte, eta erabiltzaileei animatzen diete aparkalekuaren aldeko aldarria egitera. 

Doako Parkinga Denontzat plataformak Donostiako Ospitalean "doako eta ganorazko" aparkaleku baten aldeko sinadura bilketa bat abiatu du. 

Salatu dutenez, protonterapia eta kanpo kontsulten eraikinek ez dute aparkalekurik ez langileentzat ezta erabiltzaileentzat ere. Dagoeneko 2412 sinadura bildu dituzte langileen artean, eta erabiltzaileei dei egiten diete aparkalekuaren aldeko borrokan gehitzera. 

Horretarako, auzo eta herrietan sinadura bilketak hasiz gero, haiekin harremanetan jartzeko eskatu dute. Sinatzeko sakatu hemen. 

Duela hilabete salatu zutenez, Osakidetzak eskainitako alternatibak ez dira errealak, "behin behineko neurriak" direlako eta ez duelako arazoa errotik konpontzen. "Ardura guztia" langileengan utzi izan nahi du. Osakidetzak, Ilunbe eta Ospitaleko autobusak murriztuko zituela mehatxatu zien langileei jende gutxik erabiltzen zituelako.