Urbil merkataritza-gunean Ilusiona jolas parkea irekiko dute, gaur 16:00etan. 2.500 metro karratuko espazio hau ume, gazte zein helduei bideratutako jolas parkea da.
Sarreran, 50 makinaz osatutako gune aurki dezakegu eta mota guztietako makinak daude: aire hockeya, saskiratzeko makinak, motoak eta autoak gidatzeko makinak, boxeokoak...
Hamabi pistako bolatokia ere jarri dute bertan, eta erabiltzaile guztiei zuzenduta dago. Beharrezkoak diren zapatilak, umeentzat lagungarriak diren aldapak bolak botatzeko baita elbarrituentzako ere.
Lau urtetatik hamabi urte bitarteko umeek gune berezia dute. Txikiparka eta urtebetezeak ospatzeko bost gela aurki daitezke bertan. Txikiparkak bola pistina, rokodromoa eta txirristrak ditu.
Jolas guzti hauetan lortutako puntuak opari denda batean aldatu daitezke oparien truke. Puntu horiekin papin bat lortzetik Play Station 5 lortzera iritsi zaitezke.
Parkea goizeko hamabietatik gaueko hamarretara irekiko dute, eta diruz zein txartelaz ordaindu daiteke jolas parke osoan.