Zumartek 40 urte

Kantu modernoko ikasleen kontzertua gaur, larunbateko ibilbide musikatuaren aurretik

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 12a, 07:55

Berrogei urte betetako Zumarte Musika Eskolak larunbaterako antolaturiko ibilbide musikatuaren aurretik, kantu modernoko ikasleen emanaldia programatu du ostegun honetarako.

Berrogei urte betetako Zumarte Musika Eskola urtemuga ospakizunen azken txanpan da dagoeneko. Bi hitzordu geratzen zaizkio 2024-25 ikasturte berezi hau borobiltzeko. Hasteko, kantu modernoko ikasleen kontzertua programatu du ostegun honetarako, ekainaren 12rako.

Etzirako, hilaren 14rako, bestalde, Zumarteren bueltako komunitatea batu asmo duen ibilbide musikatu berezia antolatu dute. Lau hamarkada hauetako musika eskolaren ibilbidea irudikatuko duen hitzorduak, azalpenak eta Zumarteko kideen emanaldiak tartekatuko ditu.

Ekimenak zortzi geltoki izango ditu guztira, antolatzaileek plazaraturiko ondoko kartelean ikus dezakezuen moduan. Nahita hautatutako geltokiak izango dira, bakoitzak bere esanahaia du, larunbatean kalejira berezi honetan parte hartzerakoan agerian utziko dutenez.

Zumartek 40 urte
Ekainak 12, osteguna
18:30 Kantu modernoko ikasleen kontzertua Sutegin.

Ekainak 14, larunbata
11:00-13:00 40. urtemugako ibilbide musikatua udaletxe atzetik. Kalejira eta gune desberdinetan emanaldiak: Potxoenea, Artzabal, Sagardoaren Plaza, Kale Nagusia 10 pasabidea, Olanoenea eta Zumarte.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.