Zumartek 40 urte

"Zumarte Musika Eskolan urtero-urtero handituz doa ikasle kopurua"

Erredakzioa 2025ko eka. 13a, 10:32

Zumarte Musika Eskolak 40 urte bete ditu. Ikasturte osoa pasa dute ospakizunetan. Urteurrena borobiltzeko, ibilbide musikatu bat iragarri dute larunbat honetarako. Aitzakia  hau baliatuz, Usurbilgo Txistulari Taldearekin elkartu gara. Eurek eman zuten eskola sortzeko lehen urratsa. Iraganaz eta orainaz aritu gara Roman Manterola eta Jexux Pagola Txistulari Taldeko bi kiderekin eta Aitor Bautista Zumarteko juntakide eta diruzainarekin.

Zumartek 40 urte: ibilbide musikatua

Ekainak 14 larunbata

Ordua: 11:00-13:00.
Zehaztasunak: 40. urtemugako ibilbide musikatua. Kalejira eta gune deberdinetan emanaldiak: Potxoenea, Artzabal, Sagardoaren Plaza, Kale Nagusia 10 pasabidea, Olanoenea eta Zumarte.
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

 

Bideoaren egilea: Luis Jambrina.