Zumartek betetako lau hamarkadak ospatzeko azaroaz geroztik musika eskolak antolaturiko ospakizun zikloa amaitu dute larunbat honetan, ekainaren 14an, besteak beste, irudiotan bildutako kalejirarekin. Berezia izan da, ibiltaria eta musikatua, Zumarteren lau hamarkaden historia irudikatu duena.
Irudiotako kalejira honek Zumarteren ibilbidean mugarri edo esanguratsuak izan diren hainbat geltoki izan ditu. Geltokiotan hainbat argibide jaso ahal izan dituzte ekimeneko parte hartzaileek, tokian tokiko eskolako kideen emanaldi ederrez gozatzearekin batera.
Emanaldietako egileak batzen joan zaizkie kalejirari. Beraz, ikusiko duzuenez, handitzen, jendez ugaritzen joan da ibilbide musikatu goizeko 11:00etan hasi eta 13:00ak pasatxoan amaitu den arte.