Odol-Emailearen Nazioarteko Eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 14a, 08:00

Ekainak 14 ditu gaur, Odol-Emailearen Nazioarteko Eguna da. Hala gogorarazi digute, Usurbilgo Odol-Emaileen Elkarteak herrian zehar itsatsi dituen karteletan. Mugimenduak iaz betetako 60 urteen ondotik ere, "egin bat taupada gorriarekin" egin dute gonbita.

Gotatanta.eus atarian sartzen bazarete bertan ikus dezakezue odol erreserba-mailen unean uneko egoera zertan den. Premia handian direla ohartarazten ari dira. Bertan aurkituko duzue informazio gehiago.

Odola emateko aukera izango da nahi izanez gero, bi hilean behin Usurbilgo elkarteak finkatu ohi duen hitzorduaren bidez. Hurrengo hitzordua, herriko festen osteko astelehenean izango da, uztailaren 7an aurten.

Odola ematea
Eguna: uztailak 7, astelehena.
Ordutegia: 16:30-20:10.
Tokia: Udarregi Ikastola.
Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:
-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.

Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eus

Deitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.