Aurreko lau edizioak uda giro betean bizi izan ditugu, baten bat beroagatik alertaren baten eraginpean ere bai. Gaurkoa, guztiz ezberdina izaten da. Igande gris eta euritsua esnatu zaigu. Lehenbiziko aldiz, euripean eman zaio hasiera bosgarren Uxue Trail Mendi Lasterketa solidarioari. Halere, eguraldiak elkartasuna ez du inolaz ere zapuztu.
Goizeko 9:00etan eman zaio hasiera ekimenari. 21 kilometroko ibilbidea osatzera abiatu da Andatzarantz lehen lasterkari taldea. Ordu-laurden geroago abiatu dira lasterketa motzekoak. 12 kilometroko ibilbidea osatuko dute.
Hamarretan abiatuko dira, azkenik, Uxue Paseoko parte hartzaileak. Haiek abiatuta hasiko dira handik gutxira itzultzen, aurreko bi lasterketan abiatu direnak.
Aipatu moduan, parte hartze marka hautsi du aurtengo edizioak. 700etik gora izen-emate izan dira modalitate guztietan.