5. Uxue Trail

Herri ordezkaritza nabarmena, Uxue buru izan duen podiumean

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 15a, 14:08

Igande honetan egin den bosgarren Uxue Trail Mendi Lasterketa Solidarioko helmugara iritsitako lehen lasterkarien artean izan dira zenbait herrikide.

Segidan datozen irudietan duzue, igande goiz euritsu honetan jokaturiko 5. Uxue Trail Mendi Lasterketa Solidarioko podiuma osatu eta sariak banatu dituzten unea. Unai Martinez Crespo azpeitiarrak irabazi du Uxue Trail Luzea eta Markina-Xemeingo Xuban Muniozguren Arratek Uxue Trail Motza.

Herrikideak lehen postuetan
Halere, aurpegi ezagun bat baino gehiago ikusi ditugu aurtengo 5. Uxue Trail Mendi Lasterketa Solidarioko podiumean. Izan ere, hamabi izan dira antolatzaileek elkartasun probaren amaieran saritu dituzten korrikalariak. Andatzara itzulia emateko bi proba prestatu dituzte parte hartzaileentzat; batetik, Uxue Trail Motza, 12 kilometrokoa eta 21 kilometroko Uxue Trail Luzea bestetik.

Batean zein bestean, hiruna emakumezko eta gizonezko saritu dituzte. Guztira, honenbestez, lau podium osatu dituzte. Laurek, aurreko edizioen antzera, Uxue izan dute buru.

Segidan duzue, gaur jokaturiko bi probetako lehen sailkatuen zerrenda. Aipatu moduan, ez da herri ordezkaritzarik falta bertan. Uxue Trail Motzari dagokionean, gizonezkoen artean bigarren postuan sailkatu da Xabier Aizpurua Inchausti zubietarra. Lehen hiru postuetan sailkatzear izan da baita, laugarren amaitu duen Borja Pulido Orbegozo.

Uxue Trail Luzean, bestalde, hirugarren emakumezko sailkatua Garazi Artola Balda izan da. Gizonezkoen artean bigarren, Iñaki Añorga Unanue. Hirugarren gizonezko sailkatuak Añorgaren denbora bera egin du.


5. Uxue Trail Mendi Lasterketa Solidarioa: podiuma
Uxue Trail Motza
Distantzia:
12 km.
Helmugaraturiko parte hartzaile kopurua:
230.

Emakumezkoak
28-Ane Fernandez Barrado (Donostia): 1:19:45.
38-Lorea Barkaiztegi Begiristain (Lasarte): 1:21:49.
42-Jule Olaizola (Zumaia): 1:22:26.


Gizonezkoak
1-Xuban Muniozguren Arrate (Markina-Xemein): 0:58:39.
2-Xabier Aizpurua Inchausti (Zubieta): 1:04:20.
3-Aitor Beloki Regillaga (Tolosa): 1:09:25.

Uxue Trail Luzea
Distantzia: 21 km.
Helmugaraturiko parte hartzaile kopurua:
74.


Emakumezkoak

21-Janire Agirre (Idiazabal): 2:10:03.
22-Olatz Salaberria (Azpeitia): 2:11:12.
31-Garazi Artola Balda (Zumaia): 2:17:29.


Gizonezkoak
1-Unai Martinez Crespo (Azpeitia): 1:44:06.
2-Iñaki Añorga Unanue (Usurbil): 1:46:45.
3-Jokin Gijarro Iruretagoiena (Zumaia): 1:46:45.

Sailkapena osorik kronoak.com atarian ikusgai.