5. Uxue Trail

Blai baina pozik iritsi dira helmugara

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 15a, 12:23

Iruditan duzue gaurko 5. Uxue Trail Mendi Lasterketa Solidarioak hautsitako parte hartze markaren irudi bilduma. 700etik gora lagunek eman dute izena aurtengo edizioan, antolatzaileen esanetan. Erdia inguru, 300 baino gehiago azken ediziootan indarra hartu duen Uxue Paseoan atera dira, Uxue Trail Motzean beste 230 lagunek parte hartu dute, 74 lastekarik Uxue Trail Luzean eta 30 dortsal solidario baino gehiago eskuratu dira.

Albiste honi atxikiak dituzue bi lasterketetako hainbat parte hartzaile helmugaratu diren uneko irudiak. Ikusi ahalko duzuen moduan, blai eta lokaztuak iritsi dira, baina pozarren eta sasoiko, ibilbidea aurreko urteetan baino baldintza gogorragoetan osatu ostean. Jarraian dituzue baita, Uxue Trail Luzeko eta Motzeko sailkapen orokorrak: