Sortalderen 2025eko ohiko batzar orokorra
Ordua: 18:30 (lehen deialdia), 19:00 (bigarren deialdia, 19:30 (hirugarren deialdia.
Tokia: Artzabalgo aretoa.
Deitzailea: Sortalde, Usurbilgo Energia Berriztagarrien Komunitatea Kooperatiba Sozietatea.
Gai-zerrenda:
1. Ongietorri eta irekiera.
2. 2025ko batzarraren akta onartzeko bi bazkide izendatu.
3. 2024 kudeaketa plana onartzea.
4. 2024ko ekitaldi ekonomikoko kontuak eta emaitzen banaketa proposamena onartzea.
5. Kapital sozialari esleitutako interesen ordainsariaren berrespena.
6. 2025ko kudeaketa plana onartzea.
7. 2025ko aurrekontua onartzea.
8. Kontseilu errektorearen berritze partziala onartzea.
9. Kontseilu Errektorearen bestelako komunikazioak.
10. Galde-eskeak.
Izen-ematea: https://labur.eus/sortalde
Oharrak:
-Estatutuen arabera, hiru deialdi adierazi badituzte ere, bigarren deialdian batzarra hasteko moduan izango direla aurreikusten dute. Beraz, 19:00etarako agertzeko eskatzen zaie bazkideei.
-Bazkideren batek batzarrean parte hartzeko ezina balu, bere botoa eman dezake, ordezkari bat izendatuta. Horretarako, formularioa inprimatu eta ordezkariari eman diezaioke, batzarrean balia dezan. Formularioa eskatzeko helbidea: info@sortalde.eus