Usurbilgo jaiak

Jubilatuen bazkarirako txartelak ostegun honetan jarriko dira salgai

Erredakzioa 2025eko ekainaren 16a

Santixabel jaietan, Atxega jauregian batu ohi dira jubilatuak. Aurtengoan, uztailaren 4an egingo da bazkaria. Txartelak ostegun honetan jarriko dira salgai (ekainak 20), 10:00etatik aurrera, Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan eta Usurbil, Santuenea zein Aginagako jubilatuen egoitzetan. Ekainaren 24ra arte egongo dira salgai.