Aztarri-Cup txapelketak girotu ditu azken ostiral gauak

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 17a, 09:47

Aztarrika Gazte Asanbladak antolaturiko Aztarri Cup ekimena jokoan izan da azken asteotan frontoian.

Iragan ostiral gauean, inguru hau bortizki kolpatu zuen ekaitza lehertu aurreko tarteko irudiak dituzue honako hauek. Ostiral gauean, Aztarri-Cup txapelketako jardunaldia jokatu zuten frontoian; antolatzaileek aurrez ezagutarazia zuten egutegiaren arabera, azken jardunaldia hain zuzen.

Izan ere, maiatzaren 9an eta 23an eta ekainaren 6an eta 13an, lau ostiral gau horietarako finkatuak zituzten izena emandako parte hartzaile taldeen arteko partidak. Hockeyan eta Artzikiroletan aritu dira asteotan. Bide batez,  Aztarrika Gazte Asanbladak antolaturiko ekimen horri esker, ostiral gauak gogotik girotu dituzte beste udaberri batez, frontoiaren bueltan.