Hainbat zerbitzu udako ordutegira egokitzeko bidean

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 18a, 09:03

Udako ordutegira egokituko dira datozen asteotan hainbat zerbitzu.

Sutegi udal liburutegia
Sutegi udal liburutegia itxita egongo da ekainaren 24tik 30era (bi egunok barne), liburuzainak barruko lanetan ariko baitira. “Beheko buzoian utz ditzakezue itzuli behar dituzuen dokumentuak”. Uztailaren 1ean zabalduko dute berriz, udako ordutegian. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Euskotren
Datorren astelehenetik, ekainaren 23tik aurrera udako ordutegia abiaraziko dute Euskotrenen. "Uda iristearekin batera, Euskotrenek eskaintza egokituko du udako beharrak asetzeko", iragarri dute. Aurreko urteen antzera, "trenen zerbitzu erregularra indartu egingo da hondartzak dituzten kostaldeko herrietara joatea errazteko".

Zerbitzuon indartzea, bereziki, asteburuetan nabarmenduko da; Usurbil zeharkatzen duen tren zerbitzuan esaterako. Izan ere, urtean zehar orduero izaten da tren zerbitzua Oriorantz nahiz Donostiarantz. Ekainaren 23tik aurrerako larunbat, igande eta jaiegunetan, aldiz, 30 minutuero eskainiko da zerbitzu hau, aipatu egunotan, 15:00-22:30 artean Gipuzkoako hiribururantz eta 13:50-20:50 artean, Oriorantz. Gainerako ordu tarteetan orduero izango da tren zerbitzua. Ordutegi zehatza halere, eskuragarri duzue jada euskotren.eus atarian. Webgune horretan jaso dezakezue informazio gehiago edota 944 333 333 telefono zenbakiaren bidez.

Bus-taxia
Aurreko urteen antzera, uztailaren 1ean jarriko du martxan udalerriko txoko ezberdinak lotzen dituen doako garraio zerbitzuak udako ordutegia. Urtero moduan, goizez bakarrik ibiliko da bidean, arratsaldeetan ez uztaila osoan. Abuztuan "Bidez Bide" izeneko zerbitzu hau etenda egongo da eta irailaren 1etik aurrera ohiko ordutegira itzuliko da. Uztailari dagokionean, 7:30etan, 10:30etan eta 13:30etan abiatzen diren zerbitzuei eutsiko die bus-taxiak; arratsaldekoak (15:30/19:00) bertan behera geratuko dira. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide

Oiardo Kiroldegia
Uztailean eta abuztuan udako ordutegia izango du indarrean Oiardo kiroldegiak, aurreko urteen antzera:
Lanegunak: 07:00-20:15 (igerilekua 20:00).
Larunbat, igande eta jai egunak: 09:00-13:00 (igerilekua 12:45).

Ekainaren 30era arte eta gero, irailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegi honetan irekiko dute Oiardo kiroldegia:
Lanegunak: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
Larunbat, igande eta jai egunak: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).

Azkenik, aurten, abuztuaren 1etik 17ra itxi egingo dute Oiardo kiroldegia.

Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi

Kzgunea
Ekainaren 30era arte 16:00-20:00 artean zabalduko dute Usurbilgo KzGunea. Uztailean goizez, 09:00-13:00 artean eta abuztuan itxita egongo da. Irailaren 1ean irekiko dute berriz. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuko ordutegia urte garai honetara egokitu ohi dute urtero:
-Uztailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.

Lurraldebus
Oraindik ezer zehaztu ez duen arren, aurreko urteetan abuztuan izaten du Lurraldebusek, uda parteko ordutegia indarrean. Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus