Usurbilgo jaiak

Herriko festen gida kalean

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 19a, 10:14

Usurbilgo jaiak aste hasieran jendaurrean aurkeztu ondotik, etxez etxe banatu dute festa hauen egitaraua.

Itxura aurkeztu zuten aste hasieran. Mamiaz ere argibide nagusiak eman zituzten. Mami horren zehaztasun guztien berri jasotzeko unea heldu da gero. Izan ere, Usurbilgo jai batzordeak datozen herriko festak aurkeztu zituen jendaurrean aste hasieran. Mikel Laboa plazan eginiko hitzordu jendetsuan aurreratu bezalaxe, biharamunean hasi ziren banatzen etxez etxe festen egitaraua. Honez gero, zuen postontzian jasoko zenuten.

Gogoan izan, lehiaketa bidez Unai Lopez Collantes Usurbilgo gaztearen diseinua baliatu du jai batzordeak ekainaren 30etik uztailaren 6ra ospatuko diren jaien berri emateko. Diseinu lehiaketara "lau egileren sei lan jaso" zituzten. Lopezena hautatu zuten. "Landua izatea, argia izatea, kolore deigarriak izatea, sortzailea izatea, azalaren eta barruaren arteko koherentzia eta irudi indartsua izatea" baloratu zuen epaimahaiak.

Diseinua ezagutu genuen aste hasieran. Datozen festen mamia ezagutzeko unea heldu da orain. Hemen, uztaileko lehen astean udalerri honetan izango ditugun ospakizunen berri:


Usurbilgo jaiak

Ekainak 30, astelehena
• 16:30 Pala txapelketa: kirol egokituen erakustaldia.
• 17:00/19:00 Bideo zaharren emanaldiak Sutegin: “1371- 1971. Usurbil villa bezala izaten hasi zenetik 600 urte” eta “Usurbilgo 1991ko Sagardo Eguna”.

Uztailak 1, asteartea
• 06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera txosnetatik.
• 14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
• 16:00 Boleibol ikastaroa Kiroldegian.
• 18:30 Jaixkipe txaranga Oiardotik.
• 19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera, Ziortza eta Zumarteren eskutik.
• Ondoren, herri kalejira buruhandi eta erraldoiekin eta Jaixkipe txarangarekin.
• 20:00 Gazte txupinazoa eta txosnen irekiera.
• Jarraian, herriko dantzariak frontoian.
• 22:00 Erromeria frontoian: Laket.
• Ondoren, Bertsio Gaua txosnetan.

Uztailak 2, asteazkena
• 09:00 Esnadeia, txistulariekin.
• 12:00 Sokadantza, Joxe Martin Sagardia plazan.
• Jarraian, lore eta salda banaketa.
• 12:00 Triku taldearekin kalejira.
• 17:00 LII. Esku pilota txapelketako finalak.
• 18:00 Diskofesta Gaztelekuan.
• 18:30 Ondoezik elektrotxaranga kocktail tropikalarekin, txosnetatik abiatuta.
• 19:00 Bertsolariak Joxe Martin Sagardia plazan: Asier Azpiroz, Nerea Elustondo, Unai Iturriaga eta Aitor Mendiluze. Gai-emailea: Amaia Agirre.
• 20:30 Palestinarren aldeko herri argazkia txosnagunean.
• 23:00 Kontzertuak txosnetan: Naxker, Ganibet eta Dj Fifi eta Fefa.

Uztailak 3, osteguna
• 09:45 Haur eta gazteei harrera, J.M. Sagardia plazan.
• 10:00-13:00 Txikienentzat puzgarriak frontoian.
• 10:00-12:0 0 Erronka LH5-DBH2koentzat eta ginkana LH1-4koentzat.
• 10:30-11:30 Txutxu trena. Eguneko Zentroa eta Artzabalgo Helduak.
• 11:30-13:30/15:30-17:30 Txu-txu trena, Bordatxo aurretik.
• 12:30 Buruhandi eta erraldoiak.
• 13:30 Umeen bazkaria Artzabalen (norberak ekarrita).
• 15:30 Ur puzgarriak Artzabalen.
• 16:00 Mus txapelketa Askatasuna plazan (izen ematea 15:30-16:00).
• 18:00 Txokolate jatea eta Dantzaokea Dema plazan.
• 18:30 Poteo elegantea txosnetatik abiatuta.
• 20:30 Erromeria frontoian: Bide Batez.

Uztailak 4, ostirala
• 11:00 Kolore Festa frontoian.
• 11:00-13:00 Toka txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa, Artzabalen.
• 14:00 Jubilatuen bazkaria, Atxega Jauregian.
• 14:30 Gazte bazkaria txosnetan. Ondoren, bingo musikatua.
• 15:30 Puzgarriak frontoian eta Askatasuna plazan.
• 16:30 Frutarekin eskulan/merienda eta egur jolasak Artzabalen.
• 18:00 Hamarru Elektrotxaranga txosnetatik abiatuta.
• 18:30 Bola txapelketa.
• 20:00 Tapia eta Leturia frontoian.
• 23:00 Kontzertuak txosnetan: Sustrai berriak, Mirua eta Zer Dj-a.

Uztailak 5, larunbata
• 12:30 Herritarren arteko herri kirol lehia.
• 14:00 Zikiro jana Askatasuna plazan, Bentazaharreko mutiko alaiak-ek girotuta.
• 18:00 Errekortariak eta sokamuturra Udarregin.
• 18:00 Mugi panderoa erromeria txosnetan.
• 19:00 Buruhandiak, erraldoiak.
• 19:30 Laskotxaranga.
• 23:00 Kontzertuak frontoian: Viafara eta Janus Lester.
• Jarraian, txosnetan: La Txama eta Fantasia Dj.a.

Uztailak 6, igandea
• 07:00 Kita del Pare txaranga txosnetatik abiatuta.
• Ondoren, gaupaseroen argazkia.
• 09:00 Esnadeia, trikitilariekin.
• 11:30 Joaldunak Egurtzegitik abiatuta.
• 12:00 Kale Zirkua. 'Mikra' ikuskizuna eskainiko dute Artzabalgo frontoian.
• 18:30 Paella lehiaketa txosnetan. (Izen-ematea, 18:00etan).
• 18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
• 18:30 México Lindo kalejira eta mariatxiak Artzabalen.
• 23:00 Maskota erretzea eta traka, Dema plazan.
• 00:30 Karaokea txosnetan.

Antolatzailea: Usurbilgo Jai Batzordea.