Gogoetarako edota esperientzien trukerako egunak Usurbilen. UEU-ren, Usurbilgo Udalaren eta Jakinen eskutik, "Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen" izeneko Jakin Jardunaldia izango dugu ostegun eta ostiral honetan, ekainaren 19an eta 20an Artzabalen. "Jardunaldiak kooperatibismo eraldatzaileaz eta egitasmo publiko-komunitario-kooperatiboaz gogoeta egin nahi du, hala haren pentsamendu-oinarriez, nola Euskal Herriko zenbait praktikak eskaintzen dituzten eredu eta irakaspenez".
Segidan duzue egitaraua. Jakin Jardunaldia zuzenean eskainiko du aurreko urteen antzera Berriak. Albiste honi atxikitako bideoaren bidez, telematikoki jarraitu ahalko duzue bi egunotako jardunaldia.
Aginagako esperientzia eta azoka
Badira nabarmentzeko zenbait kontu. Urtero moduan, jardunaldion gaiari lotuta inguruotan abian izan edo lanketa bidean den egitasmoren bati lekua egiten diote. Aurtengoa ez da salbuespena izango. Herri kooperatiba zenbaitek hartuko dute hitza; tartean, Aginaga Biziberritzen egitasmoaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango da.
Horrez gain, osagai berri bat erantsi diote aurtengo edizioari. Izan ere, sagardoz bustitako ohiko topaz gain, amaierarako ekintza berri bat txertatu dute egitarauan; Artzabalgo plazan bertan egingo duten esperientzia-truke azoka. Jardunaldian mintzagai izango dituzten kooperatibek haien proiektuak aurkeztea sustatu nahi dute, "esperientziak trukatu", bilduko direnen arteko hartuemanak bultzatu.
Aipatu Jakin Jardunaldia, UEU-ren 53. udako ikastaroen baitan eskainiko da.
Jakin Jardunaldia
Izenburua: "Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen".
Tokia: Artzabal.
Zehaztasunak: "Jardunaldiak kooperatibismo eraldatzaileaz eta egitasmo publiko-komunitario-kooperatiboaz gogoeta egin nahi du, hala haren pentsamendu-oinarriez, nola Euskal Herriko zenbait praktikak eskaintzen dituzten eredu eta irakaspenez".
Ekainak 19, osteguna
08:45 - 09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00 - 09:30 Sarrera: ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena:Haritz Azurmendi (Jakin), Aitor Bengoetxea (UEU), Agurtzane Solaberrieta (Usurbilgo Udala).
09:30 - 13:15 Kokapen teorikoa eta auzien aurkezpena:
9:30-10:30 - Kooperatibismo lurraldetua Katalunian. Anna Gabriel i Sabaté (Politikaria eta Ateneu Cooperatiu de la Catalunya Central-eko kidea).
10:30-11:15 - Kooperatibismo eraldatzailearen pentsamenduaren oinarriak. Enekoitz Etxezarreta (Ekonomian doktorea, EHUko irakaslea, GEZKI institutuko kidea).
Kaferako tartea
11:45-12.30 - Lankidetza publiko kooperatiboaren oinarriak eta erronkak. Arianne Kareaga (Giza Zientziak eta Hezkuntzan doktorea, MUko irakaslea, LANKI ikertegiko kidea).
12:30-13:15 - Herrigintza kooperatiboa herri-agintaritzatik. Ion Muñoa Errasti (Eusko Jaurlaritzako Komunikazio eta Gizarte Berrikuntzako idazkari nagusia).
13:15 - 15:00 Bazkaltzeko tartea.
15:00 - 17:30 Proiektu kooperatiboen eta instituzioen elkarlanerako erronkak:
15.00-16.30 - Mahai-ingurua – Korapilo eta askabide juridiko-administratiboak.
-Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra (Udalbiltzako idazkari kontu-hartzailea).
-Xabier Barinaga-Rementeria Zabaleta (Kide Aholkularitza)
-Aitor Bengoetxea Alkorta (Zuzenbidean doktorea, EHUko irakaslea, GEZKI institutuko kidea. UEUko zuzendaria).
-Moderatzailea: Mikel Valero (Hiritik At kooperatibako kidea)
16.30-17.30 - Parte-hartze dinamika: Erronken jasoketa kolektiboa.
Ekainak 20, ostirala
09:30 - 14:30 Herri kooperatibak eta praktika kooperatibo eraldatzaileak.
9:30-10:30 - Hitzaldia: Herri Kooperatiben ideia politikoa. Beñat Irasuegi Ibarra (Ekonomia Sozial Eraldatzailean aditua, Olatukoopeko kidea).
10.30-11.30 - Solasaldia praktika kooperatiboetako kideekin I:
-Herri Kooperatibak: Bakaikuarrok, Aginaga Biziberritzen.
-Eskualde garapena: Lea Artibai Fundazioa, Biziola gizarte ekimeneko kooperatiba.
Kaferako tartea
12.00-13.00 - Solasaldia praktika kooperatiboetako kideekin II
-Nekazaritza: Garro barazki biologikoen kooperatiba, Aleko nekazaritza test gunea.
-Zaintza: Zaindu Leitzaldea.
13.00-14.15 - Esperientzia-truke azoka (*13.45 Bea Egizabal umoregilearekin azokari itzulia).
14.30 - Amaiera eta Txotxa.
Matrikulazioa eta argibide gehiagorako: ueu.eus
Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.