Jakin Jardunaldia hasi da Artzabalen

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 19a, 11:27

"Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen" izeneko Jakin Jardunaldia, UEU-k, Jakinek eta Usurbilgo udalak antolatuta. 

"Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen" izeneko Jakin Jardunaldia hasi da Artzabalen. Udako Euskal Unibertsitatea UEU -k, Jakinek eta Usurbilgo Udalak antolatu dute bi eguneko jardunaldia, ekainaren 19an eta 20an Artzabalen. Jardunaldia 53.udako ikastaroen baitan antolatu dute.

Bederatzigarren urtez antolatzen ari dira Jakin Jardunaldiak Usurbilen, eta Agurtzane Solaberrieta alkateak aurreko urteetako esperientziak “bikainak” izan direla azaldu du eta herriarentzat “luxu bat” dela herri unibertsitateko topagune izatea. Usurbil ezagutzaren, jakin-minaren eta kulturaren topagune izan nahi duela argitu du, eta jardunaldiak herria euskal kulturaren agendan jarri duela. Hiru erakundeen arteko elkarlana “erosoa, erraza eta gustagarria” dela goraipatu du, eta elkarlan hori “emankorra eta aberatsa” dela aitortu du.

UEUko zuzendariak Aitor Bengoetxeak ere elkarlana “erosoa eta atsegina” dela esan du, eta jardunaldia hausnarketa eta gogoeta gunetzat jo du. UEUko jardunaldia eredu unibertsitario euskalduna, nazionala eta herritarra dela esplikatu du, eta aldi berean, euskararen arnasgune eta arnasgune akademikoa dela azaldu du.

Jardunaldian, Euskal Herriko hainbat kooperatiben esperientzia jasoko da, Aginako Biziberritzen kooperatibarena besteak beste, eta Herrialde Katalanetako Ateneu Cooperatiu de la Catalunya Central-eko esperientzia azalduko du Anna Gabriel i Sabate-k.

Jakin Jardunaldiaren programa

09:30 - 13:15 Kokapen teorikoa eta auzien aurkezpena:
9:30-10:30 - Kooperatibismo lurraldetua Katalunian. Anna Gabriel i Sabaté (Politikaria eta Ateneu Cooperatiu de la Catalunya Central-eko kidea).
10:30-11:15 - Kooperatibismo eraldatzailearen pentsamenduaren oinarriak. Enekoitz Etxezarreta (Ekonomian doktorea, EHUko irakaslea, GEZKI institutuko kidea).
Kaferako tartea
11:45-12.30 - Lankidetza publiko kooperatiboaren oinarriak eta erronkak. Arianne Kareaga (Giza Zientziak eta Hezkuntzan doktorea, MUko irakaslea, LANKI ikertegiko kidea).
12:30-13:15 - Herrigintza kooperatiboa herri-agintaritzatik. Ion Muñoa Errasti (Eusko Jaurlaritzako Komunikazio eta Gizarte Berrikuntzako idazkari nagusia).

13:15 - 15:00 Bazkaltzeko tartea.

15:00 - 17:30 Proiektu kooperatiboen eta instituzioen elkarlanerako erronkak:
15.00-16.30 -
 Mahai-ingurua – Korapilo eta askabide juridiko-administratiboak.
-Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra (Udalbiltzako idazkari kontu-hartzailea).
-Xabier Barinaga-Rementeria Zabaleta (Kide Aholkularitza)
-Aitor Bengoetxea Alkorta (Zuzenbidean doktorea, EHUko irakaslea, GEZKI institutuko kidea. UEUko zuzendaria).
-Moderatzailea: Mikel Valero (Hiritik At kooperatibako kidea)
16.30-17.30 - Parte-hartze dinamika: Erronken jasoketa kolektiboa.

Ekainak 20, ostirala
09:30 - 14:30 Herri kooperatibak eta praktika kooperatibo eraldatzaileak.
9:30-10:30 - Hitzaldia: Herri Kooperatiben ideia politikoa. Beñat Irasuegi Ibarra (Ekonomia Sozial Eraldatzailean aditua, Olatukoopeko kidea).
10.30-11.30 - Solasaldia praktika kooperatiboetako kideekin I:
-Herri Kooperatibak: Bakaikuarrok, Aginaga Biziberritzen.
-Eskualde garapena: Lea Artibai FundazioaBiziola gizarte ekimeneko kooperatiba.

Kaferako tartea

12.00-13.00 - Solasaldia praktika kooperatiboetako kideekin II
-Nekazaritza: 
Garro barazki biologikoen kooperatiba, Aleko nekazaritza test gunea.
-Zaintza: 
Zaindu Leitzaldea.
13.00-14.15 - Esperientzia-truke azoka (*13.45 Bea Egizabal umoregilearekin azokari itzulia).
14.30 - Amaiera eta Txotxa.