Artzabalen UEU-k, Usurbilgo Udalak eta Jakinek antolaturiko Jakin Jardunaldian murgilduak dira ostegun goiz honetatik. Kooperatibismoa ahotan hartzen ari dira. Jardunaldi hau UEUk antolatuak dituen 53. udako ikastaroen baitan ari dira eskaintzen.
Hain zuzen, ziklo horren baitan, bigarren hitzordu bati ere lekua egin diote herri honetan, estreinakoz aurten. Kasu honetan, UEUk berak EHKOletiboarekin lankidetzan antolaturiko udako ikastaroa da, ostegun goiz honetan egiten ari direna Potxoenean, "Irizpide agroekologikoak definitu eta gizarteratzeko tresnak: Berme Sistema Parte hartzaileak" izenekoa.
UEU-ren 53. udako ikastaroa
Izenburua: "Irizpide agroekologikoak definitu eta gizarteratzeko tresnak: Berme Sistema Parte hartzaileak"
Tokia: Potxoenea.
Zehaztasunak: "Agroekologiaren bidea eraikitzeko hainbat tresna daude. Jardunaldi honetan, hauetariko batzuen inguruan hitz egingo dugu, Berme Sistema Parte-hartzaileen garrantziaz jabetu eta sentsibilizatzeko asmoz. Laborariei, kontsumo esferako eragileei eta interesa duen herritar orori zuzendutako jardunaldia da, elkarrekin agroekologia bultzatu eta kontsumo eredua eraldatzeko asmoarekin".
Ekainak 19, osteguna
09:45 - 10:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
10:00 - 10:10 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
10:00 - 10:30 Sarrera. Berme Sistema Parte-hartzaileen jatorria, testuingurua eta aukerak agroekologiaren bidean: EHKO, Ecovida, Ecollaures, Nature et Progrès…
-Goiuri Alberdi Aresti (Nutrizioan Doktorea; Ikertzailea eta dinamizatzaile agroekologikoa;ASUNEK, Lurraldearen eta Elikaduraren Trantsizio Eko-Sozialerako Behatokiko kidea).
10:20 - 12:00
Partaideak:
- Mirene Begiristain Zubillaga (Ekonomian doktorea; EHU-UPVko ikerlari eta irakaslea; Gezki institutoa (EHUko Ekonomia Soziala eta Zuzenbidea institutua), eta mugimendu agroekologikoko Biolur eta EHKOlektibo elkarteetako kidea.
- Judit Garcia Llorens (Nekazal ingeniaria; Abeltzaina; ENEEKeko lehendakaria, EHKOlektiboa eta Biolurreko kidea)
- Aitor Azkarate Tomassone (Enpresen administrazioa eta zuzendaritzan lizentziaduna. Agroekologian masterra; Abeltzaina; EHKOlektiboko Talde Eragileko kidea, Ekoalde, Baztango zaporeak elkarteetako kidea)
- Elorri Aizager ("Responsable d'entreprise agricole" (BPREA); Laboraria / Artzaina / Etxeko ekoizlea; Idoki eta EHKOlektiboko kidea)
- Prisca Boiteau Di Marco (Erlezaina; Nature&Progrès-eko kidea)
Moderatzailea: Goiuri Alberdi Aresti.
12:00 - 12:30 Atsedenaldia.
12:30 - 14:00 Lanketa: BSPen erabilera elikadura sareetan.
14:00 - 14:15 Jardunaldiaren agurra eta amaiera.
14:30 - 17:00 Talde-bazkaria.
Matrikulatzeko eta informazio gehiagorako: ueu.eus
Antolatzaileak: UEU eta EHKOlektiboa.