Kalezarko jaiak

Kalezarko jaien hasiera gaur, auzotarren topagunea

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 20a, 07:39

Ostiral arratsalde honetan abiatuko dituzte ofizialki Kalezarko aurtengo jaiak.

Udako jaien denboraldian murgiltzear gara. Aurtengoak gaurkoa izango du abiapuntu Kalezarko festen hasierarekin. Datorren asteartera arte, bost festa egun programatu ditu bertako jai batzordeak. Hasteko, gaurkoan, auzokideen elkargune bilakatuko duten bi hitzordu nabarmendu beharrean gaude. Izan ere, txupinazoarekin eta buruhandien irteeraren ondotik, herri kiroletan neurtuko dira kalezartarrak eta, iluntzean, afaritarako bilduko dira, lehen kontzertu gauari ekin aurretik.

Segidan duzue, gaurtik hasita, ekainaren 24ra arte Kalezarren izango den ospakizunen zerrenda osoa:

Kalezarko jaiak
Ekainak 20, ostirala
16:30 Txupinazoa eta jaien hasiera.
Ondoren, buruhandiak.
18:00 Auzotarren arteko herri kirolak.
20:00 Kalezartarren afaria.
23:00 Kontzertuak: Oilar Beltzak, Auskalo Taldea, Hazas & Jagoba.

Ekainak 21, larunbata: Oilasko biltzaileen eguna
10:00 Oilasko biltzaile txikien irteera.
16:00 Musa (izena ematea 15.30etan irekiko da).
18:00 Herriko dantzariak.
Ondoren, erraldoi eta buruhandien irteera Lauburu konpartsaren eskutik.
00:00 Kontzertuak: Gabezin Taldea, DJ Tintz.

Ekainak 22, igandea: Umeen eguna
10:30 Umeen krosa (izena ematea, 10:00etan hasiko da).
11:30 Jolasak.
Ondoren, buruhandiak.
14:00 Umeen bazkaria (norberak etxetik eramanda, postrea eta edaria jai batzordearen kontu).
16:00 Tailerrak.
Ondoren, buruhandiak.
18:30 Txokolatada.
19:30 DJ GorkaMendi.

Ekainak 23, astelehena: San Juan bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.

Ekainak 24, asteartea: San Juan eguna
11:00 Meza nagusia.
Ondoren, toka txapelketa.
16:30 Buruhandiak.
18:00 Sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik, Ostolaza eta Larrañaga trikitilariek girotuta.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.