Orbeldi dantza taldea
Herri erdigunean barrena eginiko dantza potearekin agurtu zuen 2024-25 ikasturtea Orbeldi dantza taldeak iragan ostiral arratsaldean. Orain, udako festen emanaldietan murgilduko dira; lehen saioa, Kalezarko jaietan eskainiko dute larunbat arratsalde honetan, 18:00etan.
Uda ostean ekingo diote 2025-26 ikasturteari. Ikasturte berri horretan parte hartu nahi dutenek ostiral hau dute, ekainaren 20a izena emateko azken eguna. QR kode honen bidez bideratu ahalko da izen-ematea:
Aurrematrikulazioa euskaltegian
2025-26 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina abiarazi du Etumeta AEK euskaltegiak. "Datorren ikasturtean euskara ikasteko asmoa baduzu, ez itxaron!", egin dute gonbita AEK-tik. Izan ere, izena orain ematen duenak hainbat abantaila izango ditu; lehentasuna taldeak eratzeko orduan, ikasturte honetako prezioari eusteko aukera edota ordainketa malguagoa (ohiko ordainketa-epeei beste epe bat gehitzea). Aurrematrikulazioa tramitatzeko unean egin beharreko lehenengo ordainketa 100 eurokoa izango da. Baina "ikastaroa ez egitea erabakitzen baduzu, aurrematrikularen %100 itzuliko dizugu ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira".
Aurrematrikulazioa ekainaren 30a baino lehen bideratu ahalko duzu Etumeta AEK euskaltegian:
blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
KzGunea
Ekainean 16:00-20:00 artean irekiko dute KzGunea. Honatx hurrengo asteotako ikastaroen berri:
-Ekainak 24-30, 18:00-20:00 “Mekanografia. Ikasi hutsetik”.
-Uztailak 3-8, 09:00-11:00 "Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean".
-Uztailak 9-22, 09:00-11:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice".
-Uztailak 23-30, 09:00-11:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net