Ostiral honetan, ekainaren 20an, 31 gradu inguruko tenperatura izan dezakegula ohartarazten ari da Euskalmet meteorologia agentzia. Beroa tarteko, atzo bezalaxe, gaur ere abisu horiak indarrean segiko du egun osoz "tenperatura altu iraunkorragatik" hain zuzen.
Ostiral honetan, ekainaren 20an, Usurbilen, "hauts-gandua izan daiteke. Zerua hodei gutxirekin egongo da, goizaldean erdi mailako hodei eta goi-hodeien tarte batzuekin. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; eguerditik aurrera, brisa ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da".
Larunbatean, aldaketa dator. "Goiz-lanbroa. Hauts-gandua izan daiteke. Zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da; arratsaldean hodeiak ugarituko dira, bero-hodeiekin. Egunaren bigarren partean zaparrada trumoitsuak egin ditzake. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, eki/hego-ekialdekoa nagusituz; arratsaldean ipar-mendebaldera aldatu eta ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperaturan aldaketarik ez".
Igandean, ekainaren 22an, "goiz-lanbroa" izan dezakegu. "Zerua tarteka oso hodeitsu egongo da. Egunaren bigarren partean bero-hodeiak garatuko dira. Baliteke egunaren bigarren partean zaparrada trumoitsuak egitea. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, egunaren lehenengo partean ipar-mendebaldekoa nagusituz. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira eta maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira".
Informazio eguneratua euskalmet.eus bidez jaso ahalko duzue.