Artzabalek bi egunez, "Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen" izeneko Jakin jardunaldia hartu du, baina dagoeneko bukatu da. "Jardunaldiak kooperatibismo eraldatzaileaz eta egitasmo publiko-komunitario-kooperatiboaz gogoeta egin nahi du, hala haren pentsamendu-oinarriez, nola Euskal Herriko zenbait praktikak eskaintzen dituzten eredu eta irakaspenez" azaldu dutenez.
Horretarako, mahainguruak, kooperatiba desberdinen esperientziak (Aginaga Biziberritzen barne), azoka... Egin dituzte Artzabalen. Amaiera ekitaldi bezala, Bea Egizabalek jardunaldian zehar azaldutakoa umorez jorratu du, eta Agurtzane Solaberrietarekin batera amaierako txotxa gidatu du.