'Bertako Moda Merkatua' martxan da Urbilen

Erredakzioa 2025ko eka. 20a, 16:58

Urbilek Gipuzkoako talentuaren aldeko apustua egiten jarraitzen du. Ildo horretan, azoka berri bat abiarazi du: Bertako Moda Merkatua. Azoka honen lehen edizioak inguruko moda marka txikiei ikusgarritasuna eta laguntza ematea du helburu. Hiru egunez, tokiko enpresen erakusleiho izango da Urbil. Espazio komun bat partekatzen ari dira egunotan merkatalgunean bertan.

"Merkatu hau aukera paregabea da outlet eta denboraldiko modako proposamenak leku berean aurkitzeko, eta, batez ere, pasioz, sormenez eta hurbiltasunez lan egiten duten ekintzaileei laguntzeko", Urbilek aditzera eman duenez. "Marka parte-hartzaileek bestelako erosketa-esperientzia bat eskainiko dute, bilduma esklusiboekin eta edizio mugatuekin". Proposamenen artean dira Vuelve Marcela, KilukaMiluka, Ele Vintage, NZB denda eta 2 UVES saltokia.

 

Urbil, tokikoen bidelagun

Ekimen honekin, "Urbilek bertako merkataritzarekin eta moda hurbilago, jasangarriago eta benetakoago batekin duen konpromisoa berresten du. 'Bertako Moda Merkatua' erosketa esperientzia bat izateaz gain, tokikotik ekitearen alde egiten dutenei laguntzeko modu bat ere bada".

  • Ekainaren 9tik 21era, 12:00etatik 20:00etara, Urbilen.